|
Hainbat burutazio:
a) Garbi dago, atzerrian sentidu zan. Besteok
(ondarrutarrok) gorrotoak janda dagoz, baina bera dana da
maitasuna.
b) Liburu bi gogoratzen desta, bixak aspaldi
ikusiak.
b-1) Aurrena, nobela bat,
erdaraz, autoedizio edo estilokoa. E.H.ko kostaldeko herri batean kokatuta.
Ikusten zan herria ondo ezagutzen zebala, ez dot gogoratzen zein zan baina bai
gogoratzen dot erraza zala asmatzeko. Nobelan kontatzen dan guztia: herrixan
batzuk dira Herri Batasunakoak eta beste batzuk PNVkoak, batzuk dira kabroiak
eta bestiak putakumeak, hori da pertsonaien deskripzioa.
Atera neban inpresi�oa, herria
ezagutzen zebala, baina jendearekin oso-oso kontaktu eskasa izan zebala eta dana
aurriritziz josia. Baietz izan guardia zibil bat denboraldi batean han egon
behar izan zana eta bere astialdixan literato sentitzen zana.
b-2) Beste liburu bat, tesi bat,
izenburuz Espainiako polizien gainean, titulu aseptiko samarra. Praktikan
liburuaren %75 Ertzaintzaz berba egitten, jakina, oso txarto. Liburuaren beste
%20a Kataluniako Mossoen gainean, eta %5 Polizia Nazionalaz eta Guardia Zibilaz.
Harriagarriena erabiltzen zituen informazi�o iturrixak: ixa denak ABCko
informazio periodistikoak. Eta are harrigarrixagoa izan baleike: tesi hori
aprobau egin zetsen!!!!!!!
Nire inpresi�oa: txoro batek edo
kaskautako agure batek tesi bat egin gura izan dabela, errekisito guztiak bete
dituela eta egin dabela, seguruenean zuzendarixak erabat paso egiten zeban
bitartean eta gainetik kentzeagattik. Oin morroi hori doktor da.
c) Askoz hobeto egongo ginatekeela bakarrik
Madrilgo prentsak di�uana jakin beharrean, Parisko, Londresko, Erromako, "York
Berriko" ... kazetek di�uena jakingo bagendu.
i.t.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
