Kuriosidade hutsa da, baina morbotzat hartu gura badozue be, onartzen dot.
 
Kontua da aitasantua egun larregi euki dabela hor kanpoan, eta ya nerbioso ipinten egon naz. Argi dago zitroi urik ez deutsiela emon, "Egun bereko alarguntsa" haretan aitatzen zan moduan:
 
"zitru hurez ukhuzten nizun astian egun batian,
astian egun batian eta ostirale goizian."
Merke urten jakon andra koitaduari senarraren heriotza, astean egun baten baino ez baeutsan emoten zitroi ura! Eta ondo konserbau zan, ze zazpi urtez euki eban "gizona hilik khanberan / egunaz lur otzian eta gaiaz bi besuen artian".
 
Aitasantua ia astebetez egon da oxigenetan. Eta oin galdera serioa: zer da zehazki egin deutsiena? Ze likido antikongelante sartu deutsie odolaren partez? Nire kotxerako be balio dau?
 
Ze, horren gainean ez da berbarik egin, baina santidade soilagaitik ez zan hain fresko mantenduko, ezta?
 
Julen, morbo gosez



Nuevo Correo Yahoo!
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to