Horrek ez dau balio. Porra orokorrak, alegiya. Lurraldez lurraldeko emaitza asmatzen duena
da baliogarria.



Araba EAJ-EA 10 PSOE 8 PP 4 Aralar 0 EB 2 EHAK 1 UA 0
Bizkaia EAJ-EA 12 (+-1) PSOE 5 ( +-1) PP 4 Aralar 0 EB 1 EHAK 2
Gipuzkoa EAJ-EA 12 (+-1) PSOE 5 (+-1) PP 3 Aralar 1 EB 1 EHAK 2
EAJ-EA 34 (+-2) PSOE 18 (+-2) PP 11 Aralar 1 EB 4 EHAK 5




PS: Aurrekoetan 2001ean asmatu nuen koalizoaren emaitza. Huts egin nuen orduan Batasunak zenbat aterako zituan , nik 13 jarri eta atera 6 (edo 7 izan ziran)?.

Araban  UAk  (  Enrike  ta Benito), triki-trixa bikotea.


Bertoko.

----- Original Message ----- From: "Xabier Mendiguren" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Thursday, April 14, 2005 8:55 AM
Subject: [eibar] Porra berriz



Neuk bota nuen amua, orain dela bi aste, eta ez dut nik bildu nahi
sarea, baina orduan egin nituen aurreikuspenak aldatu egin ditut
zertxobait.

EHAKri 4 eman nizkion (4-6 bitartean kalkulatzen nuen, baina nahiago
behetik jo). Siglak ezagun bihurtzea kosta egingo zitzaiola uste nuen,
eta ez zituela bilduko Batasunakoek azkenekoan lorturiko boto guztiak.
Arazo hori aise gainditu duela uste dut, eta, hortaz, 7 eta 10
bitartean lortuko dituela esango nuke orain. Zenbaki bat bota behar
eta, hara: 9 (2 Arabatik, 3 Bizkaitik, 4 Gipuzkoatik)

Aralar-i ez nion batere jarri, baina kanpaina ona egin dutela uste dut,
eta, parte-hartzea oso handia ez bada, bat behintzat aterako dutela
esango nuke (Gipuzkoan).

EBri 3 eman nizkion eta 3 ematen segituko dut (herrialdeko bat).

PSE eta PPren artean lehen baino gutxixeago aterako dutela uste dut. Ez
dute lortuko orain lau urteko tentsio giro hori, eta Aita Santua hil
izana desmobilizatzailea izan liteke espainolismoaren eta
abstentzioaren artean dagoen jende apolitikoarentzat, kanpainaren lehen
astean hedabide espainiarrek ez baitute beste konturik izan. UA
aurkezteak ere, Enriquetari aulkirik eman ez arren, boto batzuk kenduko
dizkio PPri Araban. Jaitsiera txikia aurreikusten diet: orain 4 urteko
32en ordez 30, eta sozialistak popularren aurretik. Proportzioa ez
dakit baina, merke ari naizenez arriskatzen, hemen ere botako dut:
17-13.

Ibarretxek ez ditu lortuko orain 4 urteko 600.000 botoak, baina egoera
hegemonikoari erraz eutsiko dio EAJ-EA bikoak. 32 esango dut.

Eta batere asmatzen ez badut, nire lepotik barre egiteko aukera izango
duzue Elgetan. Bide batez: ze ordutan dago jarria hitzordua?

X.




--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to