Nik ez neukan nire hautagaien artean Maria San Gil, baina kanpainaren azken orduko txanpan kontuan hartzekoa dela pentsarazi didan zerbait gertatu da. Kulturarekiko errespetoa eta hobetzeko gogoa erakusketan duten hautagaiak nahi ditut. Gorroto dut antzerkira joan eta emanaldi erdian norbaiti mugikorra joka hastea. Aurten Eibarko antzerki jardunaldietan, emanaldi batean, gure inguruko norbaiti hirutan jo ziok segapotoak. Eta luze gainera. Errespeto falta ikaragarria iruditzen zait eta izugarri haserretzen naiz horrelakoetan. Batez ere joka ari den mugikorra nirea denean. Beti pentsatzen dut antzokiek izan beharko luketela sistemaren bat aretoko mugikor guztiak blokeatuta uzteko.


Bart arratsaldean Portalean nengoen dantza kontuetan. Halako batean mugikorrak jo du. Hartu dut, baina berehala moztu da. Joan naiz ni deitzera eta "Sin red". Atera naiz gelatik, pasillotik, leihotik, bazter guztietatik saiatu naiz, eta ezerrez, sarerik gabe. Arantzari galdetu diot eta berak baduela sarea. Deitu dut arantzan tfnotik eta bestaldean deia hartu orduko eten da: "sin red". Arantzak argitu dit "gaur Maria San Gil dago Portalean...". Atera naiz kalera, eta Portalea aurrean hasi naiz mugikorra dantzatzen. "Red bloqueada". Burua altxatu dut eta korbatadunak, bizkarzainak, eta ertzainak han eta hemen. Aldamenean nuen ertzainari begiratu diot. "Sarea blokeau dozue?", "Bai". "Mekaguen la San G....". "Eta norarte?", "Ba gutxienez elizararte jaitsi beharko duzu". Elizara bidean ni bezalako hiru mozolo ikusi ditut mugikorra astintzen.

Telefono deia egitea lortu ondoren eta amorrua joaten hasi zaidanean konturatu naiz Maria San Gil izan daitekeela nire hautagaia. Mugikorrak blokeatzeko gaitasuna erakutsi du. Antzerkirako zaletasunik izango al du?

oier.


[EMAIL PROTECTED] wrote:

azkenean beti bezala PSEri ziur aski


----- Jatorrizko Mezua ----- Norengandik: [EMAIL PROTECTED] Data: Ostirala, Apirila 15, 2005 8:27 am Gaia: Re: [eibar] hauteskundeko aukerak



nik oraindik ez dakit:

-Anoetaz geroztik ez du zentzu handirik Aralarren eta ezker abertzaleko besteen arteko bereizketak, bat ez egitea artifiziala da

-Bestalde, ederra zen Ezker Batuari atzera bota zioten Lurraren Legea, saria merezi du

-Ibarretxe gero eta hobeto moldatzen da euskaraz

-Baina hauteskudeak eta boza aukera egokia izan litezke Julen Gabiriak aurkeztu Blanca Torquemadaren lagunei erakusteko ezker abertzalekook, Anoetan agindu legez, "etsaiaren konplizitatea" bilatzen dugula




------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to