Zurrumurru-saltsa ibiliko da bazter guztietan: irakasleen artean Hezkuntza nork hartuko duen, inmobiliarietan Etxebizitza Sailarekin zer pasatuko den. Gauza horietaz nik ezertxo ere ez dakit, eta, une honetan, esango nuke Amati�ok berak ere ezin jakin dezakeela.bestalde, baten batek jakingo du agian zeozer: antza, Hezkuntza Saila EAJk beretzat nahi du eta Josune Ariztondok hartuko du
Datu ezaguna da, ordea, EAJk urte mordoa daramala Hezkuntza Sailetik kanpo (garai batean PSOEkoak arduratu ziren, Buesa eta Rekalde, eta gero EAkoak, Oliveri eta Iztueta), eta arlo horretan Josune Ariztondok bere ideiak dauzkala, hizkuntz ereduen birdefinizioaz eta beste. Alderdiko idazkaria izateaz gainera, hezkuntzako kontuak bere ardurapean daude; hortik gero zer aterako den, auskalo.
Momentu honetako ezbai txikiago baina hurbilagoa: Legebiltzarreko buru, Juan Mari Atutxa ala Isabel Zelaa?
X.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
