Ondo pasatuko zenuten, baina Sarasuak ordaindu zizuen bere urtegunekoa?

Zorionak  Asier!



----- Original Message ----- From: "Luistxo Fernandez" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[email protected]>
Sent: Monday, April 18, 2005 1:04 PM
Subject: [eibar] blogak, politika eta medioak



Hauteskunde gaua jarraitzeko modu kuriosoa atzo, blog eta garagardo
artean,
Elgetako Blogs & Beers topaketan.

Eibarnauta zenbait elkartu ginen bertan, eta ondo pasatu ere bai.

Eskerrik asko Iban, Espaloiari eta Elgetako herriari. Flipatuta geratu
naiz
zelan iritzi izan dioten kokapen txarra Elgetari ezjakin batzuek Sustatuko
mezu honetan. http://www.sustatu.com/1113384152/
Desagrabio bat merezi dau Elgetak. Bai horixe.

Blogak eta politika lotuta egon ziren atzo, eta hemendik aurrera hala
jarraituko dute. Alfonso Rojo El Mundokoa zena, bota zuten handik, eta
egunkari digital amarillo batean jarri da orain, Periodista Digital.
Blog_zone izeneko atal bat ireki zuten duela egun batzuk, eta gaur, hara!,
http://www.periodistadigital.com/blog_zone/
euskarazko bi blog ere erreferentziatzen dira bertan:

- Amati�orena, Eibarko komunitatekoa
- Aintzane Ezenarrorena Diario Vascon.

Blogak, politika eta medioak nahastu dira kanpaina elektoral honetan.
Deiak, Telecincok, DVk, El Paisek... blog mediatiko-politikoak atera
dituzte azken 6 aste hauetan. Alderdi politikoek ez zuten RSSrik eta ez
zuten blogeatzen, eta orain bai.

Eragina zein ote den ez dakit. Akaso bisita asko-asko dituen blog batek,
1000 bisita izan ditzake egun batean... Eta aldiz, teleberriak miloi bat
hauteslek ikusten dituzte gau horretan bertan. Eraginaren neurria hortxe
dago. Baina, hala ere, medioez eta politikaz ezingo da jardun
aurrerantzean
konponente hau barik. Derrigorrezko bihurtuko da.

Blog&beers topaketaren inguruan. Bi eskaera:

- Gabiria: zure lagun Makarrovski (Bloga Bloga marinela)... Martinez bai,
baina izenez?
- e-Gor Leturia: moblog telefono mugikorrarekin nola egin zenuen kontatu
behar diguzu...

Luistxo




--------------------------------------------------------------------------------


_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to