Kaixo, Leire:

Amati�oren defentsa egingo dut gaur, inoren beharrik gabe ederki defenditzen da bera bakarrik baina.

Lagundu behar diegula? Dudarik gabe. Baina Amati�ok zalantzan jartzen du euskal herritar mordo baten sinadura laguntza egokia izango ote den. Hango testuinguru politiko eta soziala ulertu behar duzu: hizkuntza guztiz baztertuta eta gutxietsita dago, baina ez dago talde sozialik haren alde benetan egingo duenik. Chunta Aragonesista alderdiak bai, teorian, baina praktikan, ezta horiek ere. Hortaz, euskaldunen laguntzak aitzakia eman diezaieke aragoieraren kontrakoei, esateko hizkuntza berpizten ahalegintzea separatismoa bultzatzea dela.

Aragoieraren benetako militante bat laguna dut, eta hango kontuak kontatzen dizkigunean benetan etsitzekoak dira. Baina ez dut lanturik joko. Pasadizo barregarri bat kontatuko dizuet, astea ondo hasteko. Lagun honen andrea Leongoa da, eta askotan joaten omen dira Leon alde horretara. Ba, Tuterara hurbiltzearekin batera, irratiaren diala mugitzen hasten omen da, Euskadi Irratiaren bila.

-Pero si no entiendes nada -esaten omen dio andreak.

-Da igual: �es que no es espa�ol!

X.

El 03/05/2005, a las 12:01, leire narbaiza escribi�:

aupa
Kalte? Zegaittik? Alkartasun billa joten dogu
behin eta barriro euskaldunok katalu�ara;
eugunkaria kasuan, adibidez. Eusko legebiltzarrak
berak kurduekin be alkartasuna adierazi dau
batzar ha baimenduz. Horrek ez dau kalterik
egitten?
Espai�ian hizkuntza bakarra da ofiziala, beste
hiru dira koofizialak eta gero badagoz beste lau
bat (motxaillen hizkuntzak kontuan hartu barik)
hizkuntza estatusa be ez dakenak. Dialektuak ei
dira. Galeanon testu hori berriro be agertzen
jaku.
Ez dogu ahaztu bihar gure estuasunian beste
batzuk gu bai�o okerrago dagozela, eta lagundu
egin bihar jakue. Bestela zelanlagunduko deskue
guri?
Arau horrekin komunitate autonomokuok ezin
lagundu iparralde eta nafar euskaduneri. Eta ni
ez nago prest
leire

Amati�ok:

Nik ez dot esango si�au bihar dan ala ez.
Bai�a, nere ustez, Aragoitik
kanpoko si�adura morduak --eta zer esanik ez
Euskal Herrikoak badira-- ez
detsa egitasmo horri mesede haundirik eraingo.
Eta bai, ostera, Aragoin
kontra daozenei arrazoiak emon.

Amati�o




Aupa Hor zihar kuxkuxeatzen eta topau dot conseill general de la fabla aragonesa, ofizialtasunaren aldeko firmak batzen dabillela interneten. Beti pentsau izan dot ezinbestekua dala alkartasuna, batez be gu bai�o okerrago dagozenekin. Ointxe dakazue aukeria firmatzeko! nik egin dot, eta premi�a larrixan dagoz. Animau Hauxe da webgunia www.laragones.com leire



______________________________________________
Renovamos el Correo Yahoo!: �250 MB GRATIS!
Nuevos servicios, m�s seguridad
http://correo.yahoo.es

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko:
[email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko:
[EMAIL PROTECTED]




______________________________________________ Renovamos el Correo Yahoo! Nuevos servicios, m�s seguridad http://correo.yahoo.es

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to