Gipuzkoako blog onenari, 1000 euro. Baina blog hori Diario Vascon sortu behar da, hango azpiegitura erdaldunean. Hilabeteko lehiaketa bat.
Joan den astean iragarri zen hau, eta orduan erdara hutsez zegoen, eta, Sustatun protesta batzuk irakurri ostean, korrika ta presaka, euskarazko azal bat jarri zioten lehiekatari:
http://servicios.diariovasco.com/blogroll/gipuzkoanet_eus.html
Fatxada hutsa. DV-ren promozio guztia erdaraz da, eta blogak egiteko azpiegitura ere bai. Epaimahaian ere euskaraz ez dakien jendea dago.
Mezu hau banatzen du DV-k Interneten:
Ahora, queremos animarte a que
participes en el 1er. Torneo Blog&Roll organizado por <http://DIARIOVASCO.COM>DIARIOVASCO.COM con la
colaboraci�n del Dpto. para la Innovaci�n y la Sociedad del Conocimiento de
la Diputaci�n Foral de Gipuzkoa, en el que se premiar� con 1.000 euros al
mejor blog de cada una de las siguientes tres categor�as: actualidad,
deportes y ocio/aficiones.
Para participar en el torneo, no tienes m�s que registrar tu nuevo blog en alguna de las tres categor�as mencionadas anteriormente. Si as� lo deseas, podr�s escribir sobre el tema que actualmente tratas en tu blog; sin embargo, debes recordar que el contenido del nuevo blog debe ser original.
Lotsagarria iruditzen zait. Gipuzkoako lehen blog komunitatea Eibar.org-ekoa da, eta hedabideetan lehena, Goiena.net-ekoa, http://www.goiena.net/blogak biak euskaldunak, software librearekin eginak, benetako blogekin hornituak...
Baina, jakina, Diputazioarentzat probintziaren mugak DV-ren orrietan hasten dira, eta Igara auzoan amaitzen dira.
Eta euskaraz egindako ezer ez da teknologia, sekula: folklorea da gurea.
Ez dakit Eibar.org-eko portadan hau idaztea larri samarra iruditzen zaizuen...
Luistxo
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
