San Juanen gainian gauza asko komentau dira egun hauetan ta ez neuke ezer esan barik geldittu nahi!! Ustekabe txarangaren aldetik urten dan proposamena begi onez ikusi dotela esan biharra dakat, aspaldiko partez kostatu egitten jakun jendia holakuetara biltzia, ta honek bultzada bat emongo detzalakuan nago, baina urte batzuk badira "jai errebindikatibo" hoiek bultzatzen pasau dittudala ta gai honen inguruan sortu dan mezu hika mika honek nahiko mindu nau ta Josuri nere eritzixa azaldu nahi netzan.
Arrateko jaixak dirala, txosna batzordetik, guzti horri alaittasun puntu bat emon nahi getzaun, eta badira urtiak Arrate bezperako egitaraua, zelaixan egitten dana, udaletxiak gure esku lagatzen dabela (asto karreria udaletxian esku) horretarako oso integratzailiak ete gara?? Arraten jartzen diran txosnak integratzailiauak dira?? alkatia be bertan ibiltzen da tragua eskuan hartuta...nik dakidala bertan biltzen garanak berdinak gara, zerrenda beltz, zikin berekuak!! San Juanetan eta Arratietako ez integratzailiak!! Antolatzailien aldetik "euskal presoak euskal herrira" lemapian Arrateko egunian egitten zan kontzentrazioari babesa eman genion, hau da, guk ataratako egitarauan deialdia egiten genuen, eta dugu. Urte batzuk pasau ziran Arrateko jaixak antolatzen eta San Juanetan be ahalegintxua egitten baina salto bat emon nahi izan gendun, txosna batzorde izatetik jai batzorde izatera pasatuz, egitaraua txosna gunetik haratago eruanez!! Arratietako egitaraua sendotziaz gain herriko beste jaixetan be "muturra sartu" nahi izan gendun. Egi� doguzen batzarretara deialdi zabalak egi� doguz, parte hartze politta be izan dogu,ez nahi adinakua baina bueno... matrallako, gaztetxia, segi, EHE, saskibaloi taldia, rallykuak...pertsonalki etorrittakuak be izan dira jai batzordian. parte hartze hau gitxitzen juan da baina ahaleginak eginda egitarau polittak aurrera ataratzia lortu dogu (arratiak, san Juanak, San Andresak...). Iazko San Juanetatik hasitta rebindikazinuen gainian jardun gendun, jai euskaldunen alde ta jai parekidien alde egittia erabaki gendun, jaixen antolaketan parte hartzen dogunok "URTE GUZTIAN" horren alde ere egitten dogulako ta eskubidien inguruan oihukatziak ez dezkulako inungo beldurrik emoten, jai euskaldunak nahi ez dittuana da hemen baztertzailia ala?? eta Leirek esan daben moduan, jaixetan emoten dira emakumien kontrako eraso gehixenak, horri aurre egi� nahi detzana da desintegratzailia?? Parekidia esaten dogunian osotasunian esan nahi dogu, emakumion partehartzia bultzatzen dabena, pareko trataera emotia gizon zein emakumeri, emakumion zapalkuntzarik ez emotia... Jaixak ez dirala rebindikazi�o gune...jaixak jai egitteko dirala...politta oso pentsauko jatan hau, beste egoera batian egongo bagina, baina guzti hau ta askoz gehixago bihar dalakuan nago, "euskadi jator, gozo eta puta huntan!!". Gustauko jatan jaixak jai bakarrik egittia baina nere bihotzak ez dezta lagatzen!! Simone, Julen, Mikel, Mu�oa...falta dira herrixan, euskal kantu bat entzun barik gaupasa egittia ez dot nahi, baboseatzen ibili dan mutila lasai ta harro pote bat hartzen ikustia ez da onargarrixa...sentitzen dot baina San Juanak diralako nere burua ezin dot martera eruan!! ez nabe Santa Juana egi�go badakitx, baina mereziko dabelakuan nago!! Jai Herrikoien aldeko ekimenak egitarau zabalak egi� dittualakuan nago, etiketa bat dakagu paparrian, haundixa, ta ez gara gu izan ipini dogunok!! ados nago jai partehartzaile ta zabalak egi� bihar diran horretan ta ez dot uste bestelakorik egi� dogunik, gure errebindikazi�uak lehen aittatutakuak dira. uste dot dexente nahastu dala kontua, txosnak, jai batzordia, rebindikazi�uak...Gartzonen sumarixo bat emoten dau honek!! ero jai batzordian parte hartzen daben talde batzuk dira arazua?? Zilegixa pentsatzen jata talde bakoitzak nahi beste errebindikazi�o egittia!! jendia dagoelako aprobetxatzen dala?? dultzaineruetan ez dakit ze kartel eruaten dirala?? ta horrenbeste rebindikazi�o kalian egotiak ez gaittu beste zeozer hausnartzera eruaten?? Akaso batzuk merke asko dake propaganda egittia, akaso beste batzuk ez daude baldintza berdinetan, akaso jende asko biltzen dittuan lekuak danendako propaganda espazixo bihurtzen dira� Jai herrikoi ta partehartzalilien aldekua naiz, ta honen alde lan egitten jarraittuko dot, gainera beti pentsau izan dot eibarren badaguala kriston potentziala gauza polittak, erakargarrixak, partehartzailiak, hezitzailiak, eraginkorrak...egitteko, baina eragile ezberdinak, kuadrilak, auzo elkartiak...dispertsinua nahiko haundixa da ta lana igual hor egon biharko litzakela (erreza da esaten, badakitx)...beraz, nahiko lan dakagu guzti honetan ta ez deigun indarra mamuak azaleratzen laga!! Udalaren baimenen inguruan�txosnak ahalik eta leku zokoratuenera eruateko BAIMENA emoten dezkuela (San Juanetan), beste talde batzuk ostera, karpa erraldoi bat jartzeko Untzaga erdixan ez dake inungo arazorik (talde hauen kontra ezer ez dakatela argi lagata), guk bizikleta plazan ez jartzeko arrazoiak, ura filtratzen dala, pisua ez dabela aguantatzen�integratzailia oso udalan jarreria!! San Andresetan txosnandako baimenik ez emoteko arrazoia: ez dala inoiz ipini!! Ooooooooooohhhhhhhhhhhh!!! Kontuz jaixetarako ideia barriren bat ataratziakin bestela zuzenian lista baltzera!! Ttak!!! Hamaika adibide ipiniko nittuazen baina dagoeneko luze idatzi dotelakuan nago!! Euskal bizikletianakin duda asko geldittu jataz ta gertatutakuak azalduko bazenittu hobeto, nik dakidanagaittik kontuak beste era batekuak izan dira urtietan!! Ondo izan ta hasi a tope prestatzen Euskal Jaixa be bertan dakagu ta!!! _________________________________________________________ Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org ___________________________________________________________________________________________ Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
