Xabier Mendiguren wrote:

Elena arinkeriez hitz egiteko desiratzen dagoela-eta, botako dut neuk ere neurea.

Nik piropotzat hartu nuen ijito batek bota zidana.

Bestela ere ni azalez nahiko zuria naiz, zurbila igual. Andoniren haurdunaldian ekografia ikustera joan ginenean enfermerak aulki bat eman zidan eta ea mareatuta nengoen galdetu, hain zuria ikusi ninduenean. Eguzki pixka batekin ere oso erraz erretzen zait azala.

Aurrekari horiekin, bi neska gazte ijito, bistosa horietakoak, kalean zebiltzan "La Farola" edo suzedaneoren bat saltzen. Horietako bat etorri eta "�C�mprame una, merengu�n!" esan zidan. Baina "merenguin" horrek lotsatu ninduen eta ez nuen rebista erosteko reflejurik izan.

Igual aurreiritzi hutsa izango da, baina ideia daukat azal zurikoa izatea baloratua dagoela ijitoen artean, morenazak Danimarkan diren antzera. Horregatik hartu nuen piropo moduan.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to