Debako 1965ko Euskal Jaiaren berri Argiaren "Gure Mendea" kronika bilduman dator. Ez du argitzen ordea lehenengoa ala bigarrena izan zen:


http://www.argia.com/mendea/kronikak/65.htm

Bide batez, lehen Euskal Jaiei buruz ari garela, aipatu behar baita ere horien aurrekariak, XIX. mende bukaeratik aurrera han eta hemen egin zirenak, horien artean Eibarrera 1908an egindakoa.

oier.


Amati�o escribi�:


Oierrek:

Niri zalantza bat sortu zait ordea. Nik uste nuen Eibarko lehen Euskal Jaia
1966an izan zela. Frankismo garaiko lehen Euskal Jai handia Debakoa izan
zen, 1965eko maiatzekoa, eta Eibarren hurrengo urtean hasi zirela uste nuen.

-- Eibarkoa 1965ean, hori bai. Baina nik uste nian, ordea, Debakoa 1964an
izan zela. Nonbait oker nengoan.
Dena den, oso oker ez banago, bi gauza zeharo diferenteak izan zituan.
Debakoa nagusien euskal jai "aldarrikatzaile" zuzena izan zuan. Alegia,
esango nikek polizia ere agertu zela. Eibarkoa, ordea, haurren inguruan eta
haurren aitzakiaz burutu genian. Eibarkoak jarraipena izan zian, baina
Debakoak ez. Dena dela, lanetik eta memoria hutsez (40 urte�) ari nauk. Begiratuko
diat etxean.


  Amati�o




_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to