Institutuko nire ikaskide bat, Hondarribiko Talaian, trantsizio 
garaian, Filosofiako irakaslearekin txortan hasi zen hemezortzi urte 
bete baino lehen. Gero ezkondu egin ziren. Nota ona atera zuen 
Filosofian, baita gero Filosofia karrera ikasi ere.

Beste neska batek kontatu zidan COUen zela Latinekoarekin edo 
Frantsesekoarekin enroilatu zela. Ez zuen maite, maite zuela 
sinetsarazi zion arren. Hotz-hotzean egin zuen: irakaslearen ikasgaian 
nota ona lortzeaz gainera beste ikasgaietako notak manipuatzen eta 
aldatzen ahalegindu ziren; erdietsi ez haatik.

Selektibitatea gainditu ondoren irakasle koitadua abandonatu egin zuen.

Sokratesek garbi erakutsi zigun pedofilia apur batek ez bazaitu 
apaintzen nekez izango zarela behar bezalako pedagogoa. Irakasle/ikasle 
artean mamu asko dabiltza joan-etorrian: proiekzio erotikoak, 
agintearen xarma eta nazka, gaizkiulertuak, aitatxoren eta amatxoren 
maitasunaren ordezkoaren bilatzea, neskalagunak edo mutilagunak jarri 
dizkizun adarrengatik mendeku hartzeko aukera erraza... Institutuan 
behintzat ikasgelak amodiozko lapiko espresak dira irakiten eta irakiten



----- Jatorrizko Mezua -----
Norengandik: leire narbaiza <[EMAIL PROTECTED]>
Data: Asteartea, Maiatza 10, 2005 2:40 pm
Gaia: Re: [eibar] piropuak

> --- [EMAIL PROTECTED] escribi�:
> 
> > Institutuko ikasleei noten garaian pizten zaie
> > piropua
> > 
> > hau ez da zehazki piropua, ezta aurtengoa be,
> > baina arreta deitu zidan:
> > 
> > "markos, mesedez, egistazu imetxu bet"
> > 
> > "eta zer esango dau zure mutilagunek?"
> > 
> > "bardintzo, berana dala esangotzat"
> > 
> > "pentsakot"
> > 
> > merezi baino nota hobea jarri netsan (eibarren
> > netsan, bergaran 
> > notsan, durangon notsen)
> 
> Markos, hori ez da piropo bat. Hori bussiness bat
> da. Kasu horretan zure ikasliak aprobatzia bai�o
> ez dau nahi. Bardin jako zu zelakua zaran.
> Gai�era, zenbat urte dakaz horrek ikasliorrek?
> kontuz, gero, delitua izan leike-eta.
> Gure sasoian burutik be ez jakun pasauko
> irakasliari holako gauza bat eskatzia! Bai�a
> Bermion all is posible!
> leire
> 
> 
>               
> ______________________________________________ 
> Renovamos el Correo Yahoo! 
> Nuevos servicios, m�s seguridad 
> http://correo.yahoo.es
>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to