Oierrek:
> Zuk hala egingo zendukelako ez pentsau, Imanol, danak zure morokuak
garanik. Ni neu kotxia ba daukat, euki. Eibartik Ermura edo Elgoibarrera
juateko etxata ezta okurridu be eitten kotxia hartzia. Batez be aparkaleku
arazuengaittik, baina baitta be trenak sarri eta bizkorrak diralako.
- Ba hala bada are gehixago nire alde (ikusi beharko litzake zer di�uen
beste eibartarrok, zeozer esatera animatzen badira), herri txikien artean
konpetitiboa bada, jendeak erabiltzen baditu, ez zen gutxiago izango jende
gehixago bizi den kapitalen artean!!
>AHT moroko astokerixetan gastau biharrian...
- Joe! izan leike, baina ni oindikan ez dakit zergatik AHT hori
astakerixa den!? Astakerixa da kotxearen aurrean beste alternatibarik ez
ipintzea!
Alternatibak zeintzuk dira:
- Autobus gehixago ipintzea? Trenarena erabat baztertu behar dugu?
- Beste tren mota bat? Zelako tren mota? Nondik doian trena?
Esan dotzuet, Gasteiz eta Bilbo "lotzen" daben trenbidea Miranda de
Ebrotik pasatzen da. Ikusizue mapan zer dan hori. Bakarrik linea zuzena
egonda Gasteiz eta Bilbo artean itzelezko abantaila litzake. Horren alde
egingo dogu? Eta berria egin ezkero, ze belozidadez joateko?
Oin dala gutxi Donostia eta Bilbo "lotzen" daben trenak deskarrilau
zeban Durangon. Gehiegizko abiaduran zihoan, toki horretan behar zebana
baino hiru bidar azkarrago zoian, 60an zoian!!!! 20an joan behar zan!!! Eta
20 kilometro orduko baino azkarrago joan ezkero trena jausi egiten da!
Horrelaxe da!:-) Harrigarrixa... ezagutuko ez bagendu, ezagutzen dogunok
badakigu belozidade horretara doiala, horregatik jubilatuak izan ezik beste
inok ezin dau tren hori hartu.
Bota daigun Donostia eta Bilbo arteko trenbide berri(ztu)a eittearen
alde gaozela (ni bai), zelako belozidadez joateko?? Derrigor oingo toki
beretik joan behar?? Seguru hori dala aukerarik onena??
i.t.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]