> Luistxok:
> Eibarren uztailaren 11tik 15era izango dira, eta sei ikastaro daude. > > 1- Ekonomiaren demokratizazioa: autogestioa aztergai (Ekonomia) > 2- Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia (GAINDEGIA) > 3- Zientzia eta teknikarako euskara (Hizkuntzalaritza) > 4- Euskal musika ikastaroa (Musika,Talaiatik) > 5- Emakumeentzako striptease terapeutikoa (Psikologia,Talaiatik) > > Azkenengo horrek arreta deitu dit... Hala azaltzen da ikastaro horren zioa: > > >Jendearen arreta guztia zugan dagoenean zer sentitzen duzu? Nolakoa da zure > >gorputzarekiko harremana? Zeintzuk dira zure beldurrak, blokeoak, > >lotsak...? Hau > >dena striptisa egiten ikasteaz gain era dibertigarri eta emakumez osaturiko > >talde giro gozoan lantzeko aukera izango dugu ikastaro honetan. Dantza pausoak > >ikasteaz gain, ariketa terapeutiko ezberdinak tartekatuko dira, azken egunean > >ikasle bakoitzak bere show-a egitera iristeko. A ber, ostiral zargoria izateagaitik, inkesta arin udatiarra: Iruditzen zait emakumeentzako striptease terapeutikoko ikastaroa praktikoa izan daitekela, zioetan esplikatzen den moduan, emakume askok pasa dugulako inoiz horrelako esperientziarik. Nirea: gogoan dut estudiantetan, azterketen bitartean, Kontxako hondartza. Hondartzara iritxi, hasi erropa kentzen, eta barandilako begiak iztarretan pegatzen zitzaizkizun. Benetan sentitzen zenuen streaptease egiten ari zinela. Orain galdera: 1. Faktiblea litzateke horrelako ikastaro bat mutilentzako? Hau da, mutilak streptease supuesto de hecho horretatik pasatzen dira? 2. Zein da zuen esperientzia? Ala, musu bana. Elena
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
