Juanitok esandakuak Euskadi Irratian:  (elkarrizketatzailea, Pello Zabaleta; transkribitzailliak: Oier Narbaiza eta Eukene Lamariano)

Hizkuntziak bere bidia egin bihar dau, euskeria dakixan jentiaki�, idazliekin, maixueki�. Eta hortik juan bihar da. Eta batasuna biharrezko doguna ez dago zalantzarik. Zelakua beste gauza bat da, bai�a bihar doguna, bai. Gauza bategaittik: batzuk esaten dabe "herrixetako balixuak!"; "herrixetako balixuak", nahi dana izango da, bai�a mundu guztiko hizkuntzak hori egin dabe euren estaduetan. Eta guk ezin dogu beste bide bat hartu. Arantzazun hartu zan hori erabagixori, Azkueren eta sasoian hartu ezin zeikialako gauza bategaittik: ez eguan eskolarik. Bai�a Arantzazun, 1968rako ikastola asko eguazen martxan. Idazliak, i�oiz bai�o gehixago. Eta danak Euskaltzaindiari eske norma fijo bat, gitxienez ortografian. Hori danegandiko eskarixa zan. Orduan bide bat jokatu bihar zan. Eta bide hori, azken baten, konbenzionala da. Euskera batuak ez dauka lehen euskeran ez eukanetik ezer. "Ze oi� asmatu dabe euskera raruori", esaten dau jente askok edo esaten eban -nik uste hori superau dala-. Eta ez: euskera batuak ez dauka lehen euskerazkua ez zanik; bakarrik euskalki batetik bestera dagozen diferenziak eta hautatu biharrak eruan dau hortara. Eta orduan burrukarik haundi�a 'h'-kin sortu zan. 'H'...

 
 
-----Mensaje original-----
De: leire narbaiza [mailto:[EMAIL PROTECTED]
Enviado el: mi�rcoles, 01 de junio de 2005 14:26
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Zuazo, JSM eta beste batzuk

Nik be hereje izan nahi dot!  eta Euskaltzaindiaren eta Hiztegi Batuaren araua apurtu!!!
leire
 
 
Asier Sarasua <[EMAIL PROTECTED]> escribi�:

Ez, zera! Nahitta edo nahiezta, baina herejia zara, eibartar gehixenok
moduan, batuaren etsai amorratua, euskeria txikittu eta gure herrixan
sekulako triskantzia egin nahi dogunon taldekua, analfabeto funtzionala,
eta ezjakin konpletua, zure txokokerixekin euskeria lohittu eta lokaztu
besterik eitten ez dozun herejia.

Ez dakazu salbazi�orik.
Euskaltzaindiaren arauen su-garretan kiskalduko zara! :-)

a.



Correo Yahoo!
Comprueba qu� es nuevo, aqu�
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to