Atzo iluntzean izan genuen Luistxo eta biok Jose del Moral
zerrendakidearekin egoteko aukera, mundu honetako beste ebento baten
inguruan.
Joseri esan genion oso moderatua zebilela azkenaldian @Euskadi
buletinean, garai batean ibiltzen zenarekin alderatuz. Berak arrazoia
ematen zigun gure haserrearen inguruan, baina berriz esan zigun
esajeratua zela gure protesta, behingoz horrelako ekimen bat sustatuko
eta guk kontra egitea...
Etxerakoan Joseri ederki datorkion adibide bat etorri zitzaidan burura:
Demagun oraindik ez duela inork Konekta Zaitez programa asmatu, ez da
esistitzen. Demagun Datac-ekoak Jaurlaritzara doazela ideia batekin:
gurean ordenagailua erosten dutenen artean zozketa egin eta 3000 Euro
emango ditugu, Jaurlaritzak emandako diruarekin. Jaurlaritzak zer egingo
luke kasu normalean? Zein izango litzateke @Euskadiren iritzia
Jaurlaritzak baietz esango balu? eta zein izango litzateke beste
ordenagailu saltzaileen erantzuna?
Esajeratua da?
Gari
Jose A. del Moral wrote:
@Euskadi buletinak ere atera du zerbait, gure zerrendakide JA del Moral-ek
idatzitako artikulua. Esajeratua iruditu zaio protesta... Kexuak entzuna
izatea lortzen duenena, hori esajerazioa: isilik, ikustezin, jarraitu izan
balu gure protestak, orduan bai, egokia izango zen.
Hau da artikulu osoa:
* BLOGS, GOOGLE BOMBINGS Y LA E-DEMOCRACIA QUE VIENE
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]