Supermendikutek:
Oier, konklusi�o hori oso logikua iruditzen jata, eta baita interesgarrixa
be. Zuri ze iruditzen jatzu autobusa danon diruakin deskontatzia, nahiz ta
danok ez erabilli?
Oierrek:
Ba oso ondo, baina ezin da konparatu autobus batzu subentzionatzea (karretera
zaharretatik dabizen autobusask, takian potian paradak egitten) eta AHT bat.
Azken honek infraestruktura barri supergarestixak bihar izatiaz gain, hiri
haundixetan bai�o ez da geratzen. Hiri haundi horretan gainera ba dagoz beste
komunikabidiak (autopistak, trenak, barkuak, abioiak) beraz baliabide gehixen
dakeneri laguntzen egongo gara, ez behartsueneri. Oso desbardi�a da.
Supermendikutek:
Zerbitzu publikuetan, ingurugiro politika bat egiteko
prezioak merkiak izan bihar diraz, bestela jendiak ez dau kotxia soltatzen,
eta ondorioz entitate publikoek dirua jarri behar dabe, eta hortaz, guk.
Oierrek:
Baina prezio merkiak bultzatzea bakarrik ez da kontua. BURUAREKIN eginda egon
behar da. Ez gaur egungoa modura.
Supermendikutek:
Aukeratu bihar badogu AHT ordaindu ta holan epe luzian gitxio kutsatu, edo
AHT ez ordaindu ta oingo kutsadura+trafiko egoera euki,
Oierrek:
Kontua da ez daukagula zertan alternatiba bi h�rren artian aukeratu bihar. Ba
dago etorkizunian gitxiago kutsatzeko aukeria, AHT barik, orraittiokan!
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]