Arrazoi osoa dozu, Luistxo.
Irunek idatzitako artikulua dala-ta, Andoainetik emondako espaziotxoan idatzi behar izan eban, notizia bakar-bakarrik zalako saria emoten eustiela, beste barik. Gero, sari banaketan beste "notizia" horrek urten eban, protestarenak, askoz be interesgarriagoa zana. Akaso Donostian izan balitz? Akaso aldez aurretik Juan Luis Zabalari esan izan baneutso zirkoa montauko nebala? ez dakit...
Egia da, bai, oin blogak daukaguzala eta, Patxi Gaztelumendik esan eban moduan, demokratizatu egin dala informazinoa. Baina kontsolamendu txikia da, ze nabarmen ixten dau blogen beharra dagoala egia jakiteko.
Bestetik, blogintza zelan ulertu behar da? kazetaritzaren osagarri lez ala kazetaritzaren iturri lez? Osagarritasuna bada kontua, ondo gabilz betetan lan hori, bistan dau. Baina iturria izateko asko falta da: batez be, mentalidade aldaketa handia.
Zuk sarritan esan izan dozu papelekoaren menpe bizi garala. Egia galanta. Niri apurka-apurka aldatzen hasi jat mentalidade hori, baina kazetariek ez daukie horren inguruko zalantzarik, eta irakurleek be ez, beharbada: bloga denporapasatzat hartzen dala uste dot, oziosoen jolas barritzat. Aurrekoan, lagun batek esan eustan "ikusi dot bloga daukazula, baina ez daukat astirik irakurteko". Jode! eta nik bai idazteko ala? Ahalegina eskatzen dau, baina ez da hartzen informazio iturri lez, hori iruditzen jat.
Eta batzuetan pentsau dot, paperezko medioetan idazten dodazan artikuluetan, zergaitik ez dodan alderantziz egiten: lehenengo blogean publikatu eta gero paperean. Baina iruditzen jat makarradatxoa dala, pagetan deutsunari "bigarren eskuko" zeozer emotea. Ikusten dozunez, hainbeste-hainbeste be ez jat aldatu mentalidadea.
Dana dala, eta rolloak albo batera itxita: "Eta, gainera, kazetariak gure blogak eta gauzak irakurtzen dituzten arren, ez duzu ikusiko, Julen, euskarazko interneteko esparruan edo blogosferan sortu den ezer, albiste bat, iritzi bat, polemika bat, scoop bat, sekula-sekula, uhin-errotatibetako notizia bihurtzen".
Behin ikusi dot: nire blogetik hartutako notizia bategaz eta Irune Berro kazetari zala. Verdes liburu-denda zala-ta, martiaren 31n hau argitaratu neban:
Handik egun bira, Berrian, artikulo luze hau agertu zan:
Ez dakit kasu aitzindaria izan zan, baina Irune Berrok argi erakutsi eban blogak informazino iturri be izan daitekezala.
Leirek:
"Atzoko telebarrixan ikusi zindudan. Serixo-serixo, erderaz (ji, ji, ji)."
Ba bai, ondo esan dozu: ji, ji, ji. Erderaz berba egiterakoan, ni bai nazela jebo eta borono!
Julen
Correo Yahoo!
Comprueba qu� es nuevo, aqu�
http://correo.yahoo.es
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
