Nik ez dot esaten erreza izan danik. Uste dot inkoherentzia handixa daguala.
Faltsukerixia be bai.
Nere ustez prioridadiak jarri bihar dira, eta prioridade hórretan indarrak
gastau. Neretako prioritarixuagua da Euskal Herrixan lortzia ofizialtasuna
Europan baiño. Besterik ez.
Zurikerixa handixa deritzot, hori baiño ez
leire

[iso-8859-1] Amati񯠷rites:

Eztabaida hau betikoa da, baina betikoa idela esate honekin ez dut gero esan
gura ekidin behar denik.

Nekez pentsa dezake inork zein lan eskerga egin duen hainbatek bastidore
artean euskararekiko urraspidetxo hori lortu ahal izateko. Arlo horretan
aritu izan direnak pozarren daude, harro egindako lanaz. Komunikabideetatik
jakin izan dugunok, ostera, "bah, huskeria" esan eta lasai asko geratu
gaitezke. Sarri gertatzen den bezala, "huskeria" hori lortzearren ahalegindu
direnak iruditzen zaizkigu bigunak, txepelak eta atzerakoiak. Eta, lorpen
hori "huskeritatzat" salatzen eta kritikatzen dutenak, aldiz, benetalariak,
erradikalak eta aurrerakoiak.

Hemendik ikusita dena da, noski, gutxi eta, objektiboki ere, lortutako
hutsaren hurrengoa baino ez da. Horrek ez du segurutik euskararik salbatuko.
Baina Europatik begiratuta (eta euskara zertan den handik ikusita), lortu
den errekonozimendua ia sinesgaitza da. Ez du prezedenterik.

Nolabait esateko, gauza hauetaz zer gutxi dakien aleman batek esan lezake
euskarari eskaini zaiola Europako Batasunean, Frantziako Asamblé Nationalak
eta Espainiako Gorte Nagusiek onartzen ez diotena. Iparraldeko
Administrazioak eta  Nafarroakoak betetzen ez dutena. Eta, praktikan
behintzat, Espainiako Administrazio Zentralak Euskal Autonomi Erkidegoan ere
betetzen ez duena.


Amatiño



  _____

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de leire narbaiza
Enviado el: miércoles, 15 de junio de 2005 12:34
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] Bretoiak


Txarto esplikau neban. Inportatntia da, dudarik barik, baiña PSOEk Naparrua
osuan ez detsa aitortu nahi Europan aitortu detsena. Hori esan nahi neban.
Pauso bat da.
Bat etorriko ete garan iñoiz? Seguru gauza askotan konforme gagozela, baiña
egixa da, diskutitzia plazer bat da.
leire, drogosia


Imanol Trebiño <[EMAIL PROTECTED]> escribió:

Eskaparatismua da aitormen barri hori!!!!

    Neu be ez nau betetzen erabaki horrek, besteak beste horregatik botau
neban Europako tratau ("konstituzio") horren kontra. Dena dala, Europako
legebiltzarrerako oingo legealdirako agian ez dau asko balixoko baina
hurrengoetarako agian bai, eta katalanen kasuan ez da inondik inora bakarrik
"eskaparatismo". Horretara, bete ez, baina zeozer dala be ezin uka.
    LEIRE!!!!!!   INOZ EGONGO GARA BI BIXOK ADOS ZEOZERTAN???? Egixa
esateko, horrelaxe hobeto pasatzen dogu ;-)
        i.t.



----- Original Message -----
From: leire  <mailto:[EMAIL PROTECTED]> narbaiza
To: Eibartarrak zerrenda <mailto:[email protected]>
Sent: Tuesday, June 14, 2005 5:54 PM
Subject: RE: [eibar] Bretoiak

Normala da bretoiak gauza bera eskatzia, dagozen moduan egonda.
Baiña nik gauzatxo bi dittut galdetzeko: Frantziako, edo estatu fratseseko
euskaldun eta katalanak aukera izango dabe euskeraz eta katalanez eskatzeko
ala bakarrik "españolok"?
Eta "gure" parlamentarixuen artian euskaldun bakarra.....txan txan txan:
Iturgaiz da!!!!! Horrek euskeraz egingo dau?
Eskaparatismua da aitormen barri hori!!!!
Eta zer da élus?
Ke guai, txupi piruli!!!!
leire, txupi-guai



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



  _____


Correo Yahoo!
Comprueba qué es nuevo, aquí
<http://us.rd.yahoo.com/mail/es/whatsnew/*http://es.whatsnew.mail.yahoo.com/

http://correo.yahoo.es


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to