Esperantza daukat, nahiz eta aurten igon ez datorren urtean baietz. Txarrena da lehenengo hirurak igotzen dabenean, laugarren gelditzea, edo azterketaldi baten lehenengo hirurak lan-boltsara sartzen direnean eta laugarrena atean, edo joku-olinpikoetan, dominak hiru, laugarrenak, diploma olinpikoa. Kontuan izan, iaztik hona talde barria izan dala Eibar, 16 jokalari joan zirala eta ia gehienak barriak izan direla. Tresna guztiokin, Mendilibarrek taldea aurrera eroan dau, eta egitasmo horretan sinestu egin dauela eta gu guztiok be bai, Eibarrek zerua eskura izan dau, dogu. Orain egindakoaz gozatzea.
Fragak galtzea baino, BNG-k irabaztea espero dot, hiru-lau eskañu, baina hauteskundeetarako etxeko lanak ez dabez guztiz ondo bete, Beirasen erreleboan hamaika gorabehera izan dau, eraginik izango dau?. PSG-k irabazi ezkero, Zapateroren talentea, eguaztenerako etorriko ete da EHra; Patxi Lopez Popeyen antzera?. 33-33, baina guztion bozak baliagarri dira, 75 eskainu dira eta beste 9ak be zer esana daukiela. Azkenengo albisteak jokorik emongo dau eguazten-egunerako?. Bertoko ----- Original Message ----- From: "Luistxo" <[EMAIL PROTECTED]> To: <[email protected]> Sent: Saturday, June 18, 2005 8:13 PM Subject: [eibar] ETAren sueten partziala > Eibar ez da igo. Eta ikusiko dozue, gañera bixar Fragak gehiengo osua. > > Baiña ETAk zinegotzien kontrako meatxua altxatu dau. Sueten partziala. > > Berrian dator sarean: Bihar BERRIAk argitaratuko duen agirian ETAk ekainaren > 1etik aurrera indarrean jarri duen erabakiaren berri emango du: “Espainiako > alderdi politikoetako hautetsien aurkako frontea ixtea”. > > Luistxo > > > ---------------------------------------------------------------------------- ---- _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
