Nik askotan esaten dotena: politikiakin eskaparatismua egitten dihardula
gure agintarixak (batez be Eibarkuak)
Eta euskeriakin bardin: Umetan ulian jartzen zeskuen lazuan modokua da:
politta, baiña akzesorixua besterik ez. Euskeriakin eskaparatismo hutsa!!!
leire



> Elena:
>
>>Joan da Udaletxeko Erregistrora (Pegorara)  idatzi bat aurkeztera.
>> Pegora,
>>herritarren zerbitzura, uste dut duela lelotzat.
>>Idatzia euskaraz zegoen. Udaletxeko langileak orri bateko idatzitxo bati
>>begira bost minutu egon ondoren, esan dio: ¿por favor, me traduces lo que
>> pone?
>
> Ni joan den astean teknologia ekitaldia batera joan nintzen, gonbidapena
> aldez aurretik konfirmatuta. Ahotsaren teknologiak euskararentzako: diru
> inbertsio handia egin du Jaurlaritzak Scansoft enpresarekin, eta hark zer
> eman duen ezagutzera (Aditu izeneko ekimena). Bezperan e-posta mezu hau
> jaso nuen antolakuntzatik:
>
>>Subject: Acceso jornada técnica "Presentación Programa Aditu"
>>
>>Os adjuntamos el plano de acceso al Parque Tecnológico de Miramon
>>(Donostia/San Sebastián) que facilita la organización del mismo.
>>
>>Un saludo,
>
> Euskarazko bertsiorik ez. Biharamunean, joan nintzen ekitaldira,
> Donostian,
> eta hurbildu zitzaidan antolakuntzako bat. Hauxe izan zen gure
> elkarrizketa:
>
> HARK: Hola, ¿quiere la documentación y auriculares para seguir la
> presentación?
>
> NIK: Lo que quiero es que alguien me atienda en euskera.
>
> HARK: La traducción está disponible para el euskera y también para el
> inglés.
>
> Ekitaldiko hizlari nagusiak izan ziren Kultura Sailburua (Miren Azkarate
> euskaltzaina) eta Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako Koordinazioko
> zuzendaria.
>
> Antolakuntzakoak ez ziren nonbait HPSkoak, Ibermaticakoak baizik,
> Gipuzkoako informatika enpresa handienekoak. Aditu programa honetan lan
> dexente izango dutela ematen du, ze behin teknologia garatuta, kontua da
> ezarri egin behar dela. Berez teknologia prest egoteak ez du esan nahi
> erabiliko denik: adibidez, panpinek euskaraz egiteko teknologia aspalditik
> dago eskuragarri, baina 21. mendea iritsi arte ez da halakorik izan
> euskaraz: Kamiltxo hartza, nonbait kasu bakarra oraindik sekula dendetako
> apaletan.
>
> Ba, orain ere, teknologia ordain-fakturatik salto egin eta erabilpen
> praktikora iritsi dadin, Jaurlaritzak enpresa eta bezero potentzialen
> ezarpen posibleen kasu azterketak lagunduko ditu. Azterketa horietan
> kontsultore, Ibermatica izango da. Euskararen inplantazio enpresarialean
> laguntzeko horixe, bai, partner aukerakoa, weba erdera hutsez daukan
> enpresa: http://www.ibermatica.es
>
> Aditu izeneko kontu honez Sustatun ere idatzi nuen:
> http://www.sustatu.com/1118834592
>
> Luistxo
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to