Udaletxiak Eibar K.E.an akziñorik erosi dau? Ze holan baldin bada Udaletxia, neurri batian, klub horren jabia da ta hortaz eibartar guztiak berdin, hortaz, bai da herriko ikur bat. Akziñuak erosi ez baditxu filosofeatzen egon neike hemen datorren urterarte, baña ez dakat gogorik.
josu, pro

----Original Message Follows----
From: [EMAIL PROTECTED]
Reply-To: Eibartarrak zerrenda <[email protected]>
To: [email protected]
Subject: [eibar] eibarko udaletxia eta banderia
Date: Tue, 21 Jun 2005 13:49:23 -0500 (CDT)

Gai futbolero honekin jarraittuta gauzatxo bat. Konturatuko ziñazien,
badirala aste batzuk udaletxeko balkoi nagusixenian SD eibarko bandera bat
daguala (Egunotan, fatzadako balkoi guztietan).
Oin urte batzuk (10 bat izango dira, udaletxeko obrak hasi barik
eguazen-eta) HIES-aren kontrako batzordiak, HIESaren kontrako egunian lazo
gorri haundi bat jartzia eskatu zeban. Udaletik ezetza etorri jakon,
akordio bat daguala udalian, eta horren arabera ezin da iñungo ikurrik
jarri Eibarkuak ez badira. Ez zetsen baimenik emon.
Eta oin foball taldeko bandera potroso bati bai? (bai, potrosua, metro bat
eukan, eta edozelan zeguan jarritta). HAmen arauak bakotxak nahi dittuan
tokittik pasatzen dittu. Ze bandera hori ez da herrixan ikurra, nik
dakirala!!
leire, anti
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]



JOSU MENDICUTE
[EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to