Astia amaitzeko lagako destazue demagogia apur bat eitten?
- Atzo 50 hildako Londresen
- Atzo 30 hildako Iraken. Atzo ez, egunero dozenaka hildako Iraken
Antzerako atentatuak; antzerako hiltzailiak; antzerako arrazoiak...
gerra bardiƱa, baina hildakuak diferentiak.
Bai, badakit, danok dakigu holan dala, eta jakin be badakigu holaxen
izan bihar dala, eta ez doguzela gure politikuak, komunikabidiak eta
sentimentuak aldatuko.
Baina astia amaitzeko demagogia apur bat besterik ez.
Asier
Londresen Joko Olinpikoak... Batzuk seinalearen zain zeudela ematen du.
Jaso berria:
Aldgate metro geltokian eta Tavistock Place-ko zenbait autobusetan
leherketak (toki gehiagotan ez badira). BBCk zaurituak bakarrik
aipatzen ditu izenburuetan oraingoz, baina lekukoek gorpuak,
sardina-lata bezala irekitako autobusak eta halakoak aipatzen dituzte.
Madrilgo 2004ko martxoaren 11koaren antz handiegia du honek.
Osorik irakurri edo erantzuteko: http://www.sustatu.com/1120730422
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]