Markosek: > Batetik, etakideak protagonista dituzten eleberrietan egiaztatzen dela > aspaldiko aurreiritzi bat, "Vaya semanita"koek berriki berpiztua, alegia, > Euskal Herrian larrutan gutxi egiten dela, ziur aski soilik Euskal Herriko > erdaldunen artean izango dela egia, zeren euskaldunek, etakideek > behintzat, > nekez igarotzen baitute lehenbiziko kapitulua jo barik (Olatz eta Pataki > eta > Marta, Carlos eta Jone, Irene, Xanbil eta Izarne, Abaitua eta Susana eta > Julia eta Ortiz de Zarate, Marmitte, Ezenarro, Txoko, Boz...).
Hori da UEUko sexologia ikastarua ez dabelako egin: batzuek euskeraz ez dakixelako, eta bestiak beste zeozetan dabizelako. Bestela jakingo eben beste modu batzuk be badagozela. > Euskal idazleek beren gabezia berdintzearren jartzen ote dituzten > pertsonaiak txortan lehenbailehen, beren bizimodu sexualki oparoaren > proiekzioa ote den protagonista horien zaletasuna edota idazleak bere > burua > guztiz aparte utzirik etakide arrunt baten jokabide egiantzekoenaren berri > ahal bezain fidelki eman nahi izan duten, ezin jakin. Edo idazlian frustraziñua protagonistian gaiñian ez botatziarren??? > Edonola ere, sarritan ematen du euskal hiritar erdaldunaren arazoa sexu > harremanik ez izatea baldin bada, euskaldunarena aldiz larrua jotzetik > nola > lortu atseden apur bat dugula, eleberri bat idatzi ahal izateko esaterako, > edo ogia egiteko, edo etsaia akabatzeko. Hizkuntzak emon ete desku holako diferentziarik?? > Orobat esan nahi nuen ETAren gaineko eleberriak hain iruditu zaizkidala > bikainak eta izugarriak, ematen baitu ETAren ekarpenik handiena Euskal > Herriari ETAri buruzko euskal literatura izan dela. Nere lagunak beste gauza bat aittu zeban. Ez zan oso adi egongo... leire, laiño baten gaiñian, Heidin moduan
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
