Aiuntamentuak dunper bat erosi nahi du (badakizue, eskabadora letxe biharra
eitten dabena baiña ateratzen daben lurra lepo gaiñera bota eta
kamioi-itxurakua den tramankulua. Parkatu "pertsonifikazioa"). Baiña kontua
zera da, dunperrak klase askotakuak dirala eta erosi nahi denak "pala
autocargable"a eduki behar dabela, derrigorrez. Zuen iritzia jaso nahi dot
berba horren gaiñian. Atzekoz aurrera irakurri beharko dittuzue emiliuok...
Millesker





Lehendik ere sartuxeak ditugu "autoeskola" bezalakoak, marrarik gabe,
bereiztu gabe... "Autoikaskuntza" ere atzo goizekoa da eta ez dut inon
marrarekin jantzita ikusi

-----Mensaje original-----
De: Miel Loinaz [mailto:[EMAIL PROTECTED]
Enviado el: jueves, 21 de julio de 2005 11:40
Para: Itzultzailea - Eibarko Udala
Asunto: Re: autocargable


Gaue egungo idazkeraren arabera, "autokargatzaile" ez litzateke inoiz izango
"automobil-kargatzaile"ren parekoa, horretarako, gutxienez,
"auto-kargatzaile" beharko lukeelako, izen-konposizio berriak eraikitzean
jarraitu beharreko grafiaren arabera.

Miel



----- Original Message -----
From: "Itzultzailea - Eibarko Udala" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "'Miel Loinaz'" <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Thursday, July 21, 2005 11:35 AM
Subject: RE: autocargable


Euskaraz azenturik ipintzen ez badugu "autokargatzaile" horrek esanahi bi
har ditzake: 1) autoak kargatzen dituena, 2)hizpide duguna.
"Kargatzaile" erabiliz gero, akaso, konponbideren bat bila genezake. Badakit
termino orokorregia dela (mobilaren "kargatzailea", dunperraren
"kargatzailea"...) baina aurretik "pala" dela espreski adierazita, ez diot
arazorik ikusten.
Iradokizuna baino ez da, hala ere.
Begoña Azpiri





Kaixo:

autokargatzaile" esango nuke. Hiztegi Batuan "autoeskola", "autozerbitzu"
bezalako eratorriak badaude, hau da, euskarazko hitzei auto- aurrizkia
jarrita sortuak. Gainera, "cargable" hori ekibokoa da, "cargante" hitzaren
esanahia duelako.
Esadazu zer aukeratzen duzun, hemen ere jasotzeko.

Izan ongi.

Miel Loinaz

UZEI
Terminologia eta Lexikografiako Zentroa
Aldapeta 20, 20009 Donostia
Tel: 943 473 377
Fax: 943 457 944
e-mail: [EMAIL PROTECTED]
Web: www.uzei.com




----- Original Message -----
From: "Itzultzailea - Eibarko Udala" <[EMAIL PROTECTED]>
To: <[EMAIL PROTECTED]>
Sent: Thursday, July 21, 2005 8:35 AM
Subject: Formulario enviado desde Microsoft Internet Explorer

> Erderazko "autocargable" sarritan agertzen zaigu testuetan. Oraingoan
"pala
> autocargable" tokatu zait, dunperrek materiala jasotzeko erabiltzen
dutena.
> Ez dut inon euskarazko ordainik topatu (Euskalterm,3000, Labayry...). Gure
> herrian "berez kargatzen dena" edo izango litzateke baina...
> Konponbiren bat jaso nahiko nuke. B. Azpiri


----------------------------------------------------------------------------
-----------------------
Panda Client Shield-ek gehitutako testua::

 Mezu hau zaborra baldin bada (SPAM), egin klik lotura honetan berriz
sailkatzeko: http://127.0.0.1:6083/Panda?ID=pav_2775&SPAM=true
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: eibartarrak@postaria.com

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to