Neuk be halako zeozer pentsau
neban, eta izen bat etorri jatan burura: Iñaki Lopez de Arriortua, goi-goian eta
toki guztietan aipatua izatetik gaur egun hilik edo bizirik dagoen be ez
dakigula, badakizue Wolkwageneko edo nagusia izan zana, lantegi bat Euskal
Herrian ipini gura zebana, beste enpresa batera joan nahi eta itzelezko
zalaparta sortu zebana, istripua edo gaixotasun bat izan zebana, eta gaur egun
erabat ahaztuta dagoena. Alderdi humanotik uste dot asko dakala kontatzeko, gero
gura daben edo zer kontau gura daben... hori beste kontu bat da. Bizkaittar zala
uste dot.
i.t.
|
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
