Aspaldiko danori!!
Mahaixan bueltan egon ta sarri erabili dot hitz hau, besuak mahaira
gerturatu, hauen gainian burua ipini ta lo egin biharran plantak egittian,
ostian laguneri esan, honi siesta sozialista deitzen zetzen...zegaittixak
gaur jakin dittut, gai hau tartian tokau danian, amari galdetzia pentsau
dot. Sasoi batian tallarretik urten ta denbora oso gitxi eukitzen zeben
(hau gaur egun be...), ahalik eta gehixen aprobetxau biharrez, bazkal
ostian ta mahaitik mugitu barik 10 minutu inguruko siestia egitten zeben,
argazkixan azaltzen dan modura!! Ostian lanari barriro be fin fin
heltzeko!!
Nere aittittak holan egitten ei zeban, ez hozteko gainera, txamarria
gainetik botatzen zetzen. Neri be oinarte oso izen politta pentsatzen jatan
ta gainera jende mordo bat imajinatzen neban mahixan bueltan, lo!! Baina
itxuria etxian egitten zan siesta modu hau!!
Oporretan ondo ibili ta ia siesta sozialista luziagoak egitteko aukeria
dakazuen...honek baina sozilismo hitza galdu egitten dabe ezta?? Hau da nik
nekixana ta holan kontau detzuet...igual bersino gehixago be egongo dira ta
ia ze ikasten dogun!!


>
>Izen polita. Horren logika, ba, lantokian egiten dela izan liteke
>(argazkian behintzat); etxean eginda ere hala deitzen bazaio, beste
>logika bat bilatu behar.
>X.
>El 29/07/2005, a las 15:11, Luistxo Fernandez escribió:
>
>> Laneko komentarixo bat: Zaloa Etxaniz gure zerrendakidian amamak
>> "siesta sozialistia" esaten detsa honi:
>> http://www.flickr.com/photos/luistxo/29445597/
>> (modeloa: Jatsu / estilismoa: Luistxo)
>>
>> Haren modismo partikularra izango da? ala Eibarko esakun jeneralagua?
>> eta siesta "sozialista" honen logika edo zein ete da?
>>
>> Luistxo
>>
>>
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
_________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >>> http://www.euskalerria.org
___________________________________________________________________________________________
Lortu posta elektronikoa doan >> http://www.euskalerria.org
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to