Amaia Romarate wrote:

kaixo, ni argazkizalea banaiz, baina ez dakit ezebez flickr- gai horri buruz,azalduko zenidake zer den, nola egin aprobia etab.? gainera ikusi dut zuenetan dena ingelesez dagoela, eta ni frantsesaren garaikoa naiz.

Aupa Amaia!

Ba, oraingoz inglesez arreglatu beharko, besterik ez dago eta.

Flickr argazkiak gordetzeko tokia da. Gaur egungo argazki kamera dijitalekin argazkiak atera, eta han kargatzen dira, lagunek eta zuk nahi duzun jendeak ikusteko moduan.

Argazki bat kargatzean (oso erraza da) ondoko datuak eman daitezke:

- Titulua
- Deskribapena
- Etiketa edo hitz klabeak (hondartza, oporrak2005, lagunak edo eraikina bezalako etiketak, klasifikatzeko modu bat) - Nork ikusi dezakeen: publikoa, lagunentzat bakarrik edo familiarentzat bakarrik.

Listo!

Baina bai, ingles minimo-minimo bat behar da, izena eman eta argazkiak kargatzen hasteko. Baina merezi du!

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to