Maddi, Manex, ...
Aizu Asier, zu Eibartzaindiako direktibakua izanda, zelan leike zure umien
izenak izatia hain deseibartarrak?
Txomin eta Arrate jarri beharko al lieke?
Kliklowski horrek ez dezala lortu kanpotar batzuek Eibarri hartua genion kariñoa ezabatzea.
Bide batez, Asierren jarrera hori, bere etxekoak ez haizatu eta telebisiñoa komentatzekoa, ez dakit Eibarkoa baina bai euskaldun tipikoa dela.
Nik ere aurrekoan ikusi nuen zatitxo bat sail horretatik. Nire zoritxarrerako. Grazia egin zidan, pertsonaien etxeko apalean Torrealdairen "Euskal Kultura Gaur" potoloa agertzea begi-bistan. Horrekin eman nahiko diote euskal kolorea, ze, gainerakoan... Txomin delako hori, adibidez, Alfredo Landaren eskolako aktore tipikoa, bere suhigaia ingelesezko teknizismoak botatzen ari zela-eta sututa, mehatxuka hasten zaio Sauli euskaraz egingo duela; esan ere esango dio geroxeago, "zoaz popatik hartzera", baita idazkariak txantxari segitu ere. Gidoigileari oso txistosoa irudituko zitzaion, baina hori entzun eta jasan genuen euskaldunoi nik uste ez zigula grazia apurrik egin.
Dena dela, aupa Sarasua-Iturrioztarren kasta!
X.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
