Ez zenduen erantzun arratiak ziralako! Zihero konforme nago zurekin, Luis Baiña, Zinkunegik ordu zehatza zekan komisarian aurkezteko, ala? Egunian birrittan juatia be... Ezagutzen dittut batzuk firmatzera juan bihar izan diranak, eta ez zeken ordurik. Gehixago esan bihar dot. ezagutzen dot bat egunero juan bihar zana eta jai batzuetan ahaztu. 12xak 20 gitxittan akordau eta arrapaladan juan zan. Firmau zeban, itxain apur bat eta hurrengo egunekua be firmau zeban. Ordu erdiko aldiakin. Eta oin hain zorrotzak? Ikustekua da gaur zer erabakitzen daben epailliak. Fiantza lortu dabe, baiña (in)justizia hain da zorua.... leire
> Ez dizugu inork erantzun, Leire, baina seguruaski jarraituko genituen > albisteak. Berari eta beste biei, guztira 300 kiloeuroko bermea, kartzelan > ez sartzeko, eta egunero birritan komisaldegira bizi direla frogatzeko. > Gero, lehenengo egunean nonbait orduz kanpo azaldu, eta larunbateko > bisitarako, kartzelaratzeko agindua. Soto del Real-eko kartzelan dago > Joseba > gaur. > > Zer da hau? Disparate bat. Otegirekin ere gertatu zen, ETA eta Batasuna > bat > dira, eta Batasunakoa izatea, <i>integración en banda armada.</a> > Frogatzea > inoiz baino errazago daukate. Batasunarentzat lan egin dute, haren izenean > agertu dira publikoki... Eta hala bada, ETAkoak badira hauek, ETAko bat > fidantzapean libre noiztik eta nolatan? > > Espainiako (in)justiziak tankera berezia dauka. Nik ez dut uste, Euskal > Herriak Espainiarekiko duen subordinazioak *kolonia* izena merezi duenik. > Ez > dut uste hori denik kasua, baina justizia sistema honena bai da koloniala. > Mentalitate eta zapaltze-asmo guztiz koloniala da. Metropolitik > nagusitasun > zibilizatu batetik agintzen dute haiek. Eta hemen, hau Espainia da, eta gu > espainolak, dekretatu dutenez, baina ez espainolak han daudenak bezala, > beste era bateko *subditoak* baizik, eta eskaintzen zaigun *justiza* ez da > herritar zibilizatu bati dagokion eskubide aitormen bat, bazterreko > indigena > errebeldeari dagokion etsenplu-emate zorrotza baizik. > > Eta justizia kolonial hori, administratzea tokatzen zaiola hemen Eusko > Jaurlaritzari... ze tristea. > > Luistxo > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
