Lotsa-lotsa eginda nago. Idaztiari laga bihar detsat!!! Edozeinek irakorri
leike eta edonun idatzi!!!
Ez naiz konsziente zerrenda honek dakan oihartzunaz. Idazten dotenian nere
aurrian betikuok zagozie, eta ixilik daguan baten bat be. BaiƱa ez Euskal
Herri erdi!
asko pentsau bihar dot idatzi aurretik, eta nere inpusueri eutsi!
leire

>
> Anjel Lertxundiren zutabea gaurko Berrian:
>
> Eskopetera
>
> Eskopetero bat ehiztari bat zen niretzat. Baina iragan igandean, blog
> batetik bestera nenbilela Kontxako bandera ibili zen bezala traineru
> batetik bestera, Leire izeneko neska batek 'Eibartarrak' blogean eta
> Mikel Iturriak bere 'Harrikadak' izenekoan zekarten kontu bati lotu nion
> nire arreta: eskopetera! iraina erabiltzen hasi omen da Bidasoa aldeko
> hainbat jende puta hitzaren baliokide gisa. Alardeek hiztegiari
> eskainitako kontribuzio lexiko paregabea inondik ere.
> Ez da kontu berria. Oraintsu ehun urte, emakumeen botoaren aldeko
> mugimenduaren garai ez hain urrutietan, suffragette! (sufragista) hitza
> zabaldu zen ingelesez, eta 'puta' gisako irainen banda osoa hartzen omen
> zuen. Gaur, ordea, emakumeen boza inork zalantzan jartzen ez duen
> honetan, mugimendu geldiezin batek egindako kontribuzio gizalegezkoaren
> sinbolo gorena dugu sufragista hitza.
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to