Ba ni gaur goizian programa egin eta gero Mekolako eskalleretatik
bajatzen 9ak aldian trena txistuka zoruan pare entzun dot.
Eskillaretan geratu eta tunelari begira hasi naiz trena noiz agertuko,
eta agertu dana ehiza txakur bat izan da, abixara batian trenan aurrian
antxitxiketan eta trena atzetik txistuka, frenatzen txakurra ez arrapatzeko.
Hori bai San Fermín surrealistia. Kuriosua ikustia zelan txakur batek
ez dakixan alde batean gelditzen trenari pasatzen lagatzeko. Amamak
kontatzen zeban zelan txikitxan trenbidera jausi zan eta bertatik etxeko
txakurrak atara zebala....
Eta gaur arratsaldian kriston digusto haundixa, 4ak aldian
Bidebarrixetatik behera noiala ikusi dot zelan San Andres eskola parian
daon jardiñeko mimosatzar bat motoserratu duten.
Gorao daozen moruko beste jardin txungo zatar eta kutre bat eitxeko
bada, publiko egiten dut hemen nounbaitxen lurrian sartuta eukioten
tomajauk-a deslurperatu eingo dotela eta Jerooooonimo ohiupean Untzaga
plazan daon edifizio zaharberritu hori botatzen saiatuko naizela.
Ander Arroita
[EMAIL PROTECTED] wrote:
Gaur goizian biharrera getozela oso gauza arrarua ikusi dogu:
Aurreratzen goiazen eta lehengo guardia zibilen patrol bat, gero
ejerzitoko jeep bat, gero ejerzitoko kamioi bi, gero ejerziotoko jeep bat
pirulo naranja baetji eta gero guardia zibilen patro bat. Hau da
GZpatrol+ejerzitojeep+ejerzitokamioi+ejerzitokamioi+ejerzitojeep+GZpatrol
Zelako konboia! Pentsau dogu guardia zibillak ejerztua eskoltazten
zebizela. BAiña ze ejerzito klase da eskoltia bihar dabena?
Eta, hainbeste eskoltakin, ze ete zeroien kamioietan? Zergaittik pirulo
naranjia? Zetan dabiz berdedunak gure inguruan?
Misterixuak....
Leire jimenez del oso
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]