Hori da gaurko goiburua. Demaseko propagandia egitten dabe: juan biharrera oiñez, bizikletaz, trenez edo autobusez. Eta helikopteroz ze, txarto? Gaur bakarrik? Kokoteraiño nago holakuak entzutziakin!! Ni karreteran bizi naiz (Migel Riosen moduan) eta autua nahi ta ez hartu bihar dot. Igual ez, baiña 5,30etan jaiki biharko nitzake 8retan biharrian sartzeko. Eta ni komodoia izango naiz, baiña ez tontia. Hori bai, aittatu barik 3 ordutik gora emon biharko neukela transporte publikua erabilli ezkero. Trenian ibili ahal izan naizenian hala egin dot, eta beti esan dot denpora hori neretako zala. Gustora egingo neuke. Baiña baliabide geixago jarritta. Ez dator gustiz harira, baiña iakragarri gustau jata juankruz lakastan artukulu hau: http://tinyurl.com/95txb On dagizuela Leire
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
