Bai Zirikadak-en, bai Eztenkadak-en, Juan San Martinen bi liburutan, sarrerian bertan aipatzen da lehenago "Pernando Plaentxiatarra" liburua egon zala. Apurtxo bat arduratuta liburu horrekin, sekula ikusi ez nebalakoan, topatzen ahalegindu naiz. Ez da hain erraza, 1957an argitaratu zanetik egundo be ez dalako bariro berargitaratu, eta liburutegi gehixenetan ez dake, bakarrik aberatsenetan topau leike.
 
    Konklusiño batzuk, "Pernando Plaentxiatarra (Plaentxia-Eibarretan bildutako ipuisorta", hauxe da eta bere titulu osoa:
 
    - San Martinen lehen liburua izan zan. Artikuluak izan zituen lehenago, baina libururik ez.
 
    - Liburu bitxia da. San Martinek egin zeban txisteen bilketa eta sarreria, eta Yon Etxaidek euskarazko testua tajutu. Zirikadak eta Eztendakak-en kontrako erabakia hartuko zeban gero, baina lehenengo horretan San Martinek nahiago izan zeban gipuzkeraz kaleratu, euskalki horrek irakurle gehixago ei zakan-eta, eta horretarako Etxaideri laguntza eskatu zetsan, ez ei zeban bere burua horretarako gai ikusten, itxuria.
 
    - Testua ikusita badirudi San Martinek eibarreraz edo jaso zittula txistiok -danak dira eibartar eta plaentxiatarren gainean, ondorengo liburutan legez- eta Etxaidek nolabaitt "gipuzkeratu" zittula, aditza edo izan ezik testua bera asko baino asko gogoratzen dabelako geroko Zirikadak eta Eztendak-etan topatuko doguna.
 
    - Hainbat tokitan liburua Yon Etxaiderena dala diñue. Inundik inora ez da horrelaxe. Ez dot uste inork imaginatzen dabenik Etxaide donostiarra eibartar eta plaentxiatarren txisteak kontatzen. Hori San Martin da. Baina badago arrazoirik akats hori eitteko: liburuan portadan (liburuaren datu nagusiak jasotzen dittuen orrixa) garbi azaltzen da bakoitzak zer egin zeban, nik kontau dotena; baina azalan, kubiertan (kanpoko orri lodixa) egilea Yon Etxaide agertzen da. Dena dala, liburu munduan bizi garenok aspaldi dogu ezarrita inporta dana portadia dala, eta ez azala edo kubiertia, hori aldagarrixagoa da besteak beste arrazoi komertzialak dirala eta.
 
    - Gure moduko "eibarrerazaliontzako" dudarik ez dago Zirikadak eta Eztenkadak goxuaguak dirala -eibarrera eredugarrixan egoteagattik- baina, erozein modutan, gustora erosiko neuke Pernando Plaentxiatar hori, erosterik balego, inor berargitaratuko baleu.
 
        Imanol Trebiño.
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to