Nere ustez garbi jeuan guretzat komenigarrixa zala katalanen koartadia, atxakixia, babesa, bidelaguntzia, parakaidasa edo dana dalakua. Eta uste juat, gaiñera, gertatua gertau ostian, askoz be garbixao geratu dala. Demostraziño haundirik bihar ete jok ba... nik uste juat begi bistakua dala¡
 
    Ez dakit, dena hain begibistakoa, hain nabarmena... okulistangana joan beharko naiz. Azalpenen bat bihar nik, aditzen motza izango naiz eta.
    Neri emoten desta:
 
    - katalanek munarri bat ipini dabela (edo ipini leikeela), behin horrek hori lortu dabela (eta oraindik ikusteko) euskaldunentzako hori lorgarrixa izango da, horraino bale, baina hortik gora... gogorra. Horretara, katalanek lortu dabena/leikeena ondo, nahikoa, eritzi ezkero, ondo, pozik egoteko moduan; baina gutxi eritzi ezkero, txarto. 
 
    - Ez dago txarto kasu honetan burruka hori kanpotik ikustea, espektakulua interesantea da, eta parte hartzaleak ez garenez lasaitasunez ikusi leike.
 
    - Erreleboka jardutea be ez dago txarto. Alditxo batean "euskaldunek" jardutea bultzaka (legebiltzarraren estatutu aldaketa proposamena) eta gero katalanek... agian horrelaxe nekatu egin leikez espainolista kontserbadoreak.
 
    - Jokaldia gainera zati handi batean psoe (psc)ren barruko kontua da. Ciu-k eta Erc-k be jokatzen dabe, jakina, baina zirt edo zart psoe barruko indar koerlazioetan egongo da, ea hor barruan "plurinazionalistak" nagusitzen diren edo (espainiar) mononazionalistak nagusitzen diren, edo erdipurdiko bidean gelditu eta ea horrekin inor konforme gelditzen den edo baten bat galtzaile sentidu eta agiriketan egiten duen. Perspektiba honetatik ere kanpotik ikusten den espektakulua.
 
    - Eta une honetan Euskal Herrian ez dago kapazidaderik ezer ez egiteko, dana dago geldi. Nire ustez psoe-ren asmua ezker abertzale "izenaldatzailea" legalizatzen hori zan eta lortu zeben. Ikusleak baino ezin "gara" izan, ba ikusleak izan gaitezen.
 
 
        Txau.
        Imanoltxu.
 
----- Original Message -----
From: Amatiño
Sent: Monday, October 03, 2005 10:47 AM
Subject: RE: [eibar] Kataluniako estatutututúa

Hi, barkatu. Eguenian Veneziara juan bihar izan najuan "Islam eta demokrazia" izeneko jardunaldixetara eta ez juat hiria oin arte irakorri.
 
 
Zer ez dok aitzen?
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: jueves, 29 de septiembre de 2005 0:05
Para: eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Kataluniako estatutututúa

    Gure Amatiñok -gure gizona poterean ;-) - ziñuan hobe zala euskaldunontzako Kataluniak bere estatutu berria ateratzea, baina ez zeban esaten zergatik.
 
    Sarri irakurtzen da prentsa espainolean Zapatariak Kataluniakoa onartu/albotik kendu gura dabela horrelaxe hobeto ekiteko euskal "zera" horri, nolabait esanez euskaldunak ezin izango dabela askoz gehixago eskatu Kataluniakoa finkatuta gelditzen bada.
 
    Neri emoten desta psoe-ak horrekin jokatu gura izango dabela, baina aldi berean emoten desta euskal separatistentzako hobe dala Katalunia indartsu bat izatie, batez be epe erdi edo luze batera.
 
    Hi Amatiño! heuk bota zuen eta! Zergatik deritzak hobe autonomi estatu hori onartua izan daixala???
 
------------
    Eta porra bat jokatzen, ia animatzen zarien, Kataluniako legebiltzarrak onartuko du proiektu hori? Nik diñot baietz. Porrarako epea, botazio hori izan arte.
 
        Trebi.
 


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to