Ez dakit nik, ba, eskopeteren eguna deitu leikixonik. Aladekuak benetako
soldauak dira, ala representaziñua? Baiña balixo sinbolikuan, esanahi
aldetik eta subkonzientian alardekidiak fusilla hartuta soldaduak izan
nahi? Eta fusillan sinbologixan azpixan zakilla ei dago...
Holan izanda, bai eskopeteren eguna izango litzake...Bestela, ez
Dana da subliminala, ezta?
leire

 > /Amatiño/ wrote:
>
>>Galdetu ere galdetu nuen inork ba ote zuen Esparteroren erabaki horretaz
>>informazio gehiago eta... Ez bide daki inork ezer gehiago.
>>
>>
>
> Nik hasieran pentsatu nuen horrelako daturen bat irakurrita nuela
> Gregorio Mujica-ren monografian eta ibili nintzan bila, eta baita zeozer
> topatu ere, markatuta neukalako liburuan, baina ez zen datu bera, eta ez
> nuenez ezer gehiago topatu bertan utzi nuen. Orain berriz ere mezua
> irakurtzean akordatu naiz seguramente hori efemeride hori Nerea Aretan
> liburutik jasota egongo dala, begiratu eta efektibamente itxura guztia
> dauka hortik hartutakoa izateko:
>
> /"1843. urteko setienbrian 30ian Espartero-k, Eibartik andrazkuak be
> soldau izen ahal izeteko ein jakon eskabidiari baietza emon etsan. Ez da
> agiri ia ondorenian batalloia sortu zan ala ez. (XV, 21)"/ 405. orria.
> Nerea Areta Azpiri
> /Eibarko Efemeridiak. Kronika historikua 1936rarte./
> Ego Ibarra, 2003
>
> Efemeride horretan ematen duen erreferentziak/ (XV, 21)/ Pedro
> Zelaiaren/ Eibar. Síntesis de monografía histórica /liburuarena da. Nik
> ez daukat liburu hori orain eskura, baina zerbait gehiago aurkitu nahi
> bada hori izango da tiratu beharreko haria.
>
> Portzierto, Efemerideen liburu horrekin CDa ere dator eta bertan liburu
> osoa pdf formatuan dago. Bertan kontsultak egin daitezke. Ona litzateke
> hori bera sarean egotea, baina Egoibarra.com-en dagoena liburuaren lehen
> 20 orrialdeak dira (685 orri ditu) eta beraz, normala Googlek ere ezin
> aurkitu izana. Horren arrazoia ez dakit artxiboaren tamaina handiegia
> den ala arrazoi editorialak diren.
>
> Eta bukatzeko, behin hasita eta aitzakia emanda, Gregorio Mujicaren
> monografian markatuta nuena jasoko dut, hurbileko kontua baita. 1834.
> urteko kontua da hau. Lehen karlistadaren garaia da eta Eibarren giroa
> liskartuta dago. Herrian liberalen menpe dago eta karlistek "herria
> berreskuratzeko" egin dituzten ahaleginak ustelak izan dira. Fernando de
> Zabala da karlisten buru eta Gaspar de Urrieta da liberalena. Armekin
> ezezik idatziz egiten dute gerra eta batak besteari bidalitako gutunak
> (inprimatu eta kalean banatu zirenak) daude jasota. Horietako batean
> hauxe esaten dio Gaspar de Urrietak Fernando de Zabalari:
>
> /"Que estamos armados todos los hombres desde 14 hasta 70 años. Que
> también lo están cien heroinas. Que las restantes saben cargar el fusil
> mejor que Zabala"./ 51.orr.
> Gregorio de Mújica
> /Monografía Historica de la Villa de Eibar/
> 3. edición. Ayto. de Eibar. 1984.
>
> oier
>
>
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to