Trebirenak irakurri ondoren ematen du Foronda basamortuan eta galzorian dagoen hirugarren munduko aireporturen bat dela...
 
Baina Foronda Estatu espainiarreko bigarren karga-aireportua da, eta Hego Europako handienetakoa, bidaiari-aireportua ez izan arren. Batez ere gauez lanegiten duen aireportua, hain zuzen ere.
 
Hala ere, Trebiren datuak eta bertsioa guztiz zehatza eta egiazkoa da. Komunikazioaren kontraesanak...
 
Amatiño


De: [EMAIL PROTECTED] [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Imanol Trebiño
Enviado el: domingo, 09 de octubre de 2005 1:26
Para: eibartarrak Posta Zerrenda
Asunto: [eibar] Forondako aireportua

    Gaur goizean Forondako aireportuan egon naiz. Goizia ume nausiarekin pasau bihar, andriari pake pixkat emotiarren, eta zer bururatu eta honezkero sekula santan ez naizenez Forondara joan -nahiz eta etxetik gertu samar eduki- ba hara joan gara, ia zer berri ikusten genduan.
 
    Jendiarentzako harrera gunea handixa, Loiukoaren beste edo. Bazter batean zapaitik zintzilik, dekoraziñorako, abioneta bat, eta areto osua hutsik. Bai, hutsik, zapatu goizia, hamaikak aldian, eta han ez zeuan kaskajorik, gu geu eta bihargin batzuk izan ezik: garbiketako andre bat lurra pasatzen eta beste bat bere zeregin misteriotsuetara dedikatua. Inolako konpainiaren inolako bentanilarik zabalik, inor ez jendia atenditzeko. 
 
    Bertatik abiorik be ez zan ikusten, eta umiak, aireportura joan garela eta, egazkinik ikusi gura zeban. Inguruan buelta bat egin dogu, abioen garajeak izan zeikiazenetara abiatu, ixa zeozer ikusten genduan, eta kabina batean jendia berriketan entzun dot. Atiari jo, zabaldu, eta bertan ziren zaintzaile bat eta garbiketako beste andre bat zirudiena. Neuk umia sorbaldian eta mutikotxoak eskutan jostailuzko abiotxo batekin:
      
    - Perdonen, había venido con el niño, y una vez de estar aquí... quería preguntarles si algún sitio aquí donde poder ver un avión?
    - Uiiiii, hoy... hoy nada hijo- esaten desta andriak -si vienes mañana que hay un vuelo...
    - Espera un poco -diñosta zaindariak, eta begiratzen dau seguridadezko kameren bitartez, hainbat tokitara enfokatuz, eta esaten desta: -tienes uno aparcado, está en la esquina aquella, en el pabellón que pone XXX, quizás lo podais ver a través de la verja.
    - Gracias, muchas gracias, hasta luego- nik.
 
    Haruntza abiatu gara, bidian poliziaren bulego batetik pasau gara, mugetako kontrola-edo diñot nik. Bertan 4-5 polizia nazional, berriketan, zer erremedixo. Honei be soldata bat emongo detse hor zortzi ordu pasatzeagattik, pasau behar eta. Badaezpada keinu bat egin detset, ez daixen ezer arrarorik pentsa. Ez deste ezer esan, hobe. Bai, hesitik ikusten zan ez abioi bat, bi baino!! txiki samarrak, 20-30-40 pertsonentzako edo izan leikezenak, nahikua umia horrekin konforme egoteko. Erozein modutan, gehixago gustau jako dekoraziñorako zeuan abioneta hori.
 
    Halako toki handixa, eta hutsik, aproposa begittandu jata otza eta eurian danian umiekin joateko, nahi beste toki dake korrika egitteko. Gauzatxo bat falta zan perfekto izateko, tabernia. Bere bila joan eta topau dot, inguruko paretetan paperez josia, hurreratu, biharginak huelgan zeuazela emoten zeban... baina ez. Horman bertan pegautako prentsa errekorte batek kontatzen zeban gertatutakoa. Nire erresumena, neure-neuria, hauxe:
 
     a) Forondako aireportua, urtian 80.000 bidaiari inguru, nahikotxo dirudi horrela esanda, baina urteko 365 egunen artian zatituta geratzen jaku eguneko, gutxi gora bera, 280 bidaiari egunero, eta han ez dago ez poligono industrialik ez instituturik ez merkatal gunerik jende gehixago eruango dabenik. Bezeri potentziala eguneko 300 pertsona dira, eta badakigu denak ez dirala tabernatik paratuko. 
 
    b) Tabernako biharginak, bertan esaten zebanez, 10-13 bat.
 
    c) Kontzesioaren jabeak ospa egin dau, biharginei soldata batzuk zorretan utzita, eta ez dago jakiterik non dagoen.
 
    d) Kondizio horrek ikusitta harrigarrixena ez da jabeak ospa egitea, halako kontzesiño bat hartu izana baino. Halako gizakumea zer da, kabroia edo tontua?
 
    e) Biharginak biharrian segitzen ei dabe, baina nagusirik ez dagoenez ez dago jenerorik, inork ez dau ezer erosten gero zerbitzatu ahal izateko, eta ondorioz, praktikan, ez dabe ezer emoten, saltzen.
 
 
    Eta ia arazo hori konpontzen dan eta tabernia zabaltzen daben. Ni, negua gogorra bada, agian, bi bidarrez edo agertu naiteke umiekin denboria pasatzeko, korrika egitteko-eta, eta taberna bat izatia beti da praktikoa.
 
    Imanol Trebiño.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to