Elena Laka wrote:

Umea erroldaratzera zoazenean Udaletxera, informazioa eskatu eta gurasoen
errolda dokumentua lortu. Dena biaje batean.
Ezin da. Umea erroldatzeko, familia liburua prest eduki behar da.

Lehenago Erregistro Zibilera famili liburuarekin umea inskribatzera. Bertan
sinatu paperak.
Ezin da. Familia liburuan umea inskribatzeko gurasoen errolda dokumentua behar da.

- Udaletxera dirulaguntza eskaria aurkeztera.

Zein dirulaguntza? Jaurlaritzak ematen duena? Udalak ematen duena?
Jaurlaritzarena uste dut postaz bidal daitekela. Udalarena bada, Bergaran ez
dago horrelako tramiterik egin beharrik, ez dago laguntzarik.
Bai, Jaurlaritzarena. Udalak errazten ditu gauzak itxura batean.

Erregistro Zibileko burua epailea da, eta bertan eman daiteken edozein
aldaketa berak gainbegiratu behar du: ezkontzak, jaiotzak, heriotzak,
adopzioak, izen aldaketak....
Bai, nere galdera da zergatik dagokin errejistro zibila Justiziari eta ez Udalari.

Eskerrik asko dana dala.

Gari
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to