Kaixo:
Azkenean iritsi dira blogak Berriara!!! Zorionak, beraz. Asko poztu naiz,
gainera, Anjel Lertxundirena delako horietako bat. Dena dela, gaur goizean
periodikuan ikusi dudanean bloglari hitza, harritu egin naiz. Euskal
blogosferan, nik dakidala behintzat, inork ez du hitz hori aipatu orain arte.
Ez dakit blok-aren alde egin behar ote den, nahikoa hedatuta baitago jada
blog hitza. Bitakora mantentzen duenari blogari edo blogile edo... esatea
ondo deritzot, baina bloglari ez, mesedez. Ahoskatzeko zaila iruditzen
zait-eta.
Aurreko batean
"Vilaweb-en":http://www.vilaweb.com/www/noticia?p_idcmp=1562855 irakurri
genuen Catalunyako Termcat erakundeak ontzat eman dituela bloc eta
blocaire, azken hau egilea izendatzeko. Alferrikakoa izango da
Euskaltzaindiari argibideren bat eskatzea edo presa pizarra sartzea
erabakiren bat hartzeko, baina, ea Berria egunkariko norbaitek baduen
argibide gehiago ematerik.
"Albistearen esteka Berrian":http://tinyurl.com/78lce
"Lehenego albistea Sustaturen bidez zabaldu
zen":http://www.sustatu.com/1129291755
Oharra: mezu hau Sustatu-ko albiste horren erantzunetan utzi dut.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]