Mikelek:
> Nik gustura irakurri nuen "Q", Luther Blisset-ena, Historiako garai
> interesgarri bati buruzko ikuspegi bitxia ematen duena (akaso korapiloaren
> askatzea pixkat erraztu zitekeen amaiera aldera...). Gero "54" izenburukoa
> ere irakuri nuen, hura Wu Ming sinaduraz datorrena, baina ez zitzaidan
> hainbeste gustatu.

---Zuek baiño lehenago beste lagun batek be gomendau zestan, baiña ez naiz
iñoiz animau, baiña probauko dot.

> Liburu potoloa nahi izanez gero... irakurri al duzu Aingeru Epaltzaren
> "Rock&Roll"? Kaleratu zen urtean Irigoienenen "Lur bat haratago" eta
> Saizarbitoriaren "Gorde nazazu lurpean" liburuek nik uste itzalean utzi
> zutela, oihartzun aldetik esan nahi dut, baina zinez merezi du.

---Bai irakorritta dakat, eta benetan gustau jatan. Beste bixak baiño
gehixago!! Ni ez naiz Saizarbitorian zalia, baiña azkenian, ez dakitt
zegaittik beti irakortzen detsaraz liburuak. Egixa esan ezkero, bere danen
artian hori da gehixen gustau jatana. "Lur bat haratago" amaittu ezinda
nabil.Oindiokan ez detsat grazia harrapau, eta irakorri dittut orri
batzuk, e?. Gaiñera, hain da haundixa!!! Zelan eruango dot trenera? Eta
ohian irakortzeko? Puff! Bildurrez egoten naiz, egunen baten gaiñian jausi
eta ittoko ete naben!!!
Gomendautakuak irakorri ostian egingo dot komentarixua
Milla esker danori
leire, liburu-billa
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to