Gogoratzen dut nola 11 urterekin koadrilako bakoitzak 5 pezeta jartzen
zituen diru harekin telefonoz bromak egiteko. 12, 20 edo 70 zenbakian
hasitako edozein zenbaki markatu eta telebistatik deitzen genuela esaten
genuen. Emakume ahotsa, latinoamerikar ahotsa, Boris Izagirreri imitatuz...
kriston barreak egiten genituen.
Batzuei txarto irudituko zaie. Ulergarria ere izan daiteke. Baina tira,
txikitan asko eta askok egindako bihurrikeriak. Baina bihurrikeriek ere
mugak ere badauzkate.
Askok larrialdietako telefonoa erabili izan dute jendeari adarra jotzeko.
Anbulantziak eskatu, suteak daudela esan...
Larrialdietako telefono hau beste hainbat kasutan beste gauza batzuetarako
erabili izan da. Duela urte batzuk, Madrilen, telebista antena bar apurtu
eta milaka biztanle telebista ikusi ahal izan gabe geratu ziren. Zer egin?
112ra deitu. "Que no se ve la tele y quiero ver a Mc Guiver". 112 linea
kolapsatu zuten. A zer nolako grazia.
Baina lehengo kasura bueltatuz, bromak egitearena alegia, honek eragin duen
funtzionamentuaz konturatu behar gara.
Asteartean Arratera joan nintzen bizikletan buelta bat ematera. Orbetik
jeitsi eta Azitaingo Industrialdera heltzen ari nintzela muturrez erori
nintzen. (
http://www.diariovasco.com/pg051027/prensa/noticias/BajoDeba/200510/27/DVA-BJD-055.html
)Hainbat agin ezpain barruan eta izugarrizko kolpea. Mugikorra hartu eta
zuzenean 112ra deitu nuen.
"¿Me puede indicar de qué número nos llama?" Deia telefonoa piztu gabe egin
nuen (telefonoa piztu eta PIN kodea markatu aurretik, irrati ez dakit zein
sistemaren bitartez 112ra deitzeko aukera dago) eta hortaz haiek ez zuten
nire zenbakia. 3 aldiz errepikatu behar izan nuen, izan ere 4 agin ezpain
barruan neuzkan eta ezin nuen ondo ahozkatu. Ulertu ninduten azkenean.
"Ahora te llamo para comprobar la llamada."
Telefonoa piztu eta segundu batzutan (minutu bat?) dei bat jaso nuen. Bai,
egia zen. Lurrean eseri eta odoletan itxaroten geratu nintzen. Minutu batzuk
pasa eta Ertzantzaren patrulla bat. Aurpegia ikusi eta anbulantzia bat
eskatu zuten "que venga una ambulancia pitando" (total, nik eskatutako
berdina). Polizia Munizipala agertu zen orduan, eta minutu batzuetan
anbulantzia.
Total, nik anbulantzia etortzeko eskatu nuenetik anbulantzia etorri arteko
pausuak:
·112ra deia. Anbulantzia eskatu.
·112koek deia niri. Gezurra ez zela konprobatu.
·Abisua Eibarko Polizia Munizipalari.
·Polizia Munizipalak abisua Ertzantzari. (Hala ere Ertzantza lehenago heldu.
Uste dot P.Munizipalak Ertzantzari pasatzen diola abisua, bestela
alderantziz).
·Ertzantzak anbulantzia eskatu.
·Anbulantzia etorri.
4 pausu soberan egiazaletasuna konprobatu behar izango ez bagenu.
Nire kasuan ez zitzaidan ezer gertatu. Edo 5 minututan salba zitekeen ezer
ez, hobeto esanda. Baina 4 tontolapikoren adarjotzeekin zenbat denbora gal
dezakegu? Zenbat bizitzari agur esan?
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]