--Esan zan zerrenda honetan ezin zala hori erabilli belarriko miña egitten
deskulako, ez Euskal Herri osuari exijitzia gure moduan berba egittia.
Eibartarron zerrendan egon ezkero, gure sensibilidadia errespetatzeia. Nik
hori aitzen dot.
Leire, sensible


> Eibarko euskalkixan zaindarixak diñue "Eibarko" dala, eta "Eibarreko" ezin
> dala sekulan esan.
> OK, eta neure buruari hala aplikatzen saiatzen naiz, eibartarrez berba
> egitten ikasi nahi daben ikasle legez.
> Baiña dudia daukat ia kanpoko bati halakorik exijidu leikixon.
> Herri bateko izena beste herrixetan desbardiñ esaten dalako. Iñoiz aittatu
> dot "Lekeitio" herrixan izena "Lekitto" dala herrixan bertan; baiña
> Ondarrun "Lekatxo" da, eta Eibarren "Lekeitxio" ("Lekeitxixo" entzun izan
> dot, baiña neretako hipereibartarrismo bat da, "vídixúa" moduan).
> Nik dakittela, "Donostia" da eta ez "Donosti", baiña "Donostiko" takian
> potian erabiltzen da. ¿Ondo dago, ala txarto? "Bilbao" izan da izen
> historikua eta oin "Bilbo" normalduta dago. ¿Eta? "Otxandiano" izen
> jatorra "Otxandio" ofizialdu dala uste dot, nere ustez era okerrian...
> ¡eta zenbat halako!
> Ojo: ez diñot gero eibarrera jatorran zaindarixak txarto dabizenik esaten.
> Baiña bai daukat dudia, ia ze puntotararte dan hori exijiblia, edo
> kiskillosuegi izatia.
> O.
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to