Honezkero jakingo dozuenez, neri oso gauza arraruak pasatzen jataz.
Gaur goixaldian, bat:
Telefonua ohe onduan dakat. Eta gaur jo egin dau. Hartu eta: Zein da?.
Erantzuna: Le ha tocado un apartamento ....Moztu, eta jarraittu dau: un
automovil....Ezin neban moztu. Ez nekixan ze ordu zan, siestan nenguan,
domekia,...amesetan...Dana zan hain surrealistia, ze telefono deixa ames
baten barruan sartu jata...
Begiratu detsat esnagailluari eta Goizeko LauraK!!!!
Ez dago dertetxorik. Baiña makiñak programatzen dittuanak ondo dagoz
burutik?? Holako orduetan deittu propaganda frudulento baterako!!!!! Bixar
ahal badot Konsumitzaillian bulegora juango naiz! Ez dago deretxorik!
leire, onirikua

> Hori baino xinpleagoa egin zidaten Bizkaiko gasolindegi batean. Bost euro
> inguruko ardoa erosi nuen probatzeko, boteila alanbreduna eta guzti.
> Dezentea iruditu eta hurrengoan kaja osoa erosi nuen. Kaja edan eta horra
> non zenbait hilabete geroago bueltatzen naizen gehiago erosteko asmotan.
> Baina, lehen bost euro zena, oraingoan ostera hamar.
>
> --  "Zelan lehen bost eta oin hamar?"
> -- "Hamarrian jarri nebanetik askoz bere gehiago salduten dot. Baiña zuri
> bostian egingo deutsut".
>
> Orain dela bi edo hiru urteko kontua.
>
> Amatiño
>
>       -----Mensaje original-----
>       De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de Josu Mendicute
>       Enviado el: sáb 29/10/2005 1:45
>       Para: [email protected]
>       CC:
>       Asunto: RE: [eibar] Publizitatearen logika
>
>
>
>       Horixe bera bai, laburturik. Haundia baino, deigarria esango nuke.
>       Hedatutako moduagatik batez ere. Izan ere ez gabiltza iragarki bati
> buruz
>       berbetan, iragarki horri eman zaion kantxari buruz baizik.
>
>       Beste publizitate kanpaina asko baino merkeago irten zaiela seguru. Eta
>       horri buruz hitz egingo genuela bazekiten. Ezagutaraztea zuten helburu.
> Eta
>       lortu dute, ala ez?
>
>       Publizistak ez dira inozoak... eta egiten duten lanaren logika ulertzeko
>       haien ikuspuntutik begiratzen ahalegintzea baino ez dago.
>
>
>
>
>       Kasu hontan (nire suposizioz) egin duten kostu-kalkuluarekin bizikletak
>       egiten dituen enpresa batek duela 10 urte inguru hartu zuen erabaki bat
>       datorkit gogora.
>
>       Bizikleten prezioa bikoiztuz zenbat salduko zuten kalkulatu zuten.
> Orduan
>       saltzen zuten kopuruaren erdia. Hori kontutan izanik:
>
>       ···prezioa bikoiztuz eta kantitatea erdituz, ingresuak berdinak baina
>       kostuak askoz txikiagoak.···
>
>       Eta noski, prezioak bikoiztu zituzten. Kanpoko jendeak ez zuen ulertu
>       erabakia, baina enpresaren etekin kopuruari primeran etorri zitzaion...
>       Ez, ordea, langileei.
>
>
>       Ala, anekdota eta guzti, ez zaitezte kexatu.
>
>
>       GaboN!!!
>
>
>       Josu.
>
>
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to