Kotxeak goizean kale eginda, gaur goizean autobusez etortzea tokatu jata Bergaratik Eibarra.
 
Bergarako merkatuko paradan hiru andra nagusi autobusaren zain, plazatik bueltia eginda. Gero ikusi dut Osintxura zoazela.
 
Zelako ondo pasatu doten euren konbersaziƱua entzuten! Ezin danakin geratu, baina gustau jatazen bi apunte:
 
- plazan gauza mordoa erosita zetozen "poltsiak behia jo arte"
- "banajatorren autobusian goizian"
 
Iruditzen zait emakumeen arteko hika hori zeharo galduko dela urte gitxitan.
 
Elena
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to