Neretako ardau klase bi jagozak bakarrik:
- Hotzikaria emoten dabenak
- Hotzikararik emoten ez dabenak.
Sekulan etxuat ulertu zela gustau leikixon personiaria halako gusto txaaaarreko
gauzia. Nik sekula etxuat ardaurik gustoz eraten: mozkortzia gura dotenian
bakarrik.
O.
Josuk:
Juan zan urtian San Andres aurreko domekan Bilbotar batzuk Arabar Errioxako
bodega batera gonbidatu ninduten bazkaltzera. 3 ardo erakutsi zizkiguten.
Lehena txarrena, suposatzen da. Bigarrena Crianza ta gero Reserva. Eta
askoren logikak hiru kategoriengaitik txarretik onera doazela esaten du.
Beste askoren logikak mozkorra harrapatzen joan heinean hurrengoa
gustokoagoa duzula. Ba alrebes. Lehena iruditu zitzaidan onena... eta
merke-merke erosi nuen. Besteek, ahal zutenek Reserva eta ezin zutenek
Crianza erosi zuten etiketak klase pixkat izateko. Neri nere dastapenak
esandakoarekin nahikoa iruditu zitzaidan nere kultura enologikoa hutsa bada
ere.
P.D. Eta ez naiz kalimotxeroa; nahiz eta 18 urte izan, ardo ona nahiago...
Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]