A.k:
   >Baiña bezperan padrinuak ez dau ezer egin biharrik izaten, ezta?

Nik egingo deuat plan politta, betiko gogoratzeko. Bezperian afariren bat egitten jok, gure moruko sosoekin eta beste animauago batekin, Imazekin esate baterako. Afarixan ostean tragoskada batzuk, bajakik, mundua konpontzeko, gazte denborak gogoratzeko, neskiak begiratzeko... betikua. Horren ostean, eta pixkat kirolzalia izanda, dantza pixkat, gurozuna, edo gaztien tokiren batean edo mutilzaharren tugurio batean. Pixkat animau ezkero beste animau batzuekin koadrila haundixagoa egin zeinkie, kuadrilla bakarrik gizonezkua, edo mistoa, adizu, bakotzan habilidadia. Ji-ji, jo-jo, dantzan eta, zapataren bat edo galdu leikek, eta txantxa eta txantxa artean ba korbatan partez, inork ez dakiela nola, sujetadore bat jantzita eruan lepoaren bueltan. Eurixa izan leike eta, zergatik ez, umien moduan, putxuren batean salto batzuk egin, ipurdikadaren bat hartu... gora humoria! Ordurako gonia erdi apurtu egin jakon neska batera arrimatu haiz eta, halako batean, erlojua beittu eta, ene ba, ezkontzaren ordua! Ez gaittuk faltauko ez? Antxintxiketan elizara/aiuntamentura/juzgaura, nobixuak baino berandu ailegau eta koadrila osua sartu, serio jarri, sujetadoriarekin mokuak eta izerdixa kendu, nobixiaren gona zapaldu eta ofizianteari agindu: HI! ZER? AZKAR BUKATUKO DOK HAU EZ?

Hi, Amatiño, halakuak behin bakarrik egin leikiaz bizitza osuan, ointxe daukak aukera! Imanoltxu (ni bai laguna bai).

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to