Kaixo hi:
Hik gordetzen dittuk gordetzekuak...! Mikel Lazpiur hori izan laeikek,
bai, Miguel Lazpiur "Confebask"-eko presidentia. Miguel horrek
darabixan euskeria natural-naturala, Debaerdikuondako behintzat gustora
entzutekua dok entonaziño eta guzti. 1942xan jaixua sasoi haretan 27
urte eukiko jittuan. Hori seguru jakitzia nahi badok, galdetixok Bikuñari.
Serafin
Amatiño(e)k dio:
Paper zaharren artean aurkitu nuen bart honako hau:
Salón Novedades - Vergara
Loreil onen 21'an, eguaztena. 1969
Arratsaldeko 7´tan eta
Gaueko 10´tan.
Euskal Antzerki jaialdia
Bertako ERNAI taldearen gain
ARGI IXPI BAT
(Una luz en la noche)
Antzerkizuna
Aldo Benedetti autore italiarraren sorkaria Txomin Amasorrain´ek euskeraz
antolatua.
Banaketa:
Juan Luis Bikuña, Mari Kontxi Aranguren, Itziar Amenabar, Arantxa Ibarzabal,
Mikel Lazpiur, Iñaki Ibarzabal, Xabier Murua-mendiaraz.
-----------
Nere oharra:
Segurutik denak izango dira guztiz ezagunak Bergaran baina nik bi ditut
gogoan: Bikuña (ETB) eta Lazpiur (Confebask-en lehendakari?)
------------------------------------------------------------------------
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]