Xabier Mendigurenek Koldo Zuazori egindako elkarrizketan http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/318 zera dio eibartarrak: Esango nuke batua oker aurkeztu zitzaiola gizarteari. Ematen zuen batua eta herri hizkerak bata bestearen etsai zirena, eta bata nagusitzeko besteak baztertu egin behar zirela.
Bai, egia da. Baina bada horrez gainera inoiz gutxitan aipatzen den ñabardura. Alegia, herri-hizkera guztiek ez zutela batua neurri bereko etsai sentitu. Hau da, jakinekoa da bizkaierak gipuzkerak baino arrisku gehiago sentitu izan zuela. Eta, gehiago esan nahi nuke, horren jakinekoa ez dena: lekuan lekuko hizkeren gainetik Bizkaiak Gipuzkoak baino gehiago sumatu zuen arrisku hori. Beste modu batez esanda, bizkaierak gipuzkerak baino arrisku gehiago sentitu izana susmo objektiboa zen. Baina Bizkaiko bizkaierak Gipuzkoako bizkaierak baino arrisku gehiago sentitzea, ostera, susmo subjektiboa izan zen, susmo psikologikoa alegia. Ondarrutarrek, markinarrek, ermuarrek edo elorrixoarrek arriskugarriago (arrotzago, urrinago, zailago, etsaiago) jo zuten batua eibartarrek, elgetarrek edo arrasatetarrek baino. Lehenengoek euren burua bizkaitartzat zutenez gero euren hizkera erasotua sentitu zuten, bigarrengoak euren burua gipuzkoartzat zuten neurrian larritu ez ziren bitartean. Ni gogoratzen naiz eztabaida bero haietan nere ama zenari agertu behar izan niola zertan zen harako euskara batu hura eta, hizkuntza-azalpenetan jardu beharrean, Juanito San Martinen Euskeraren inguruan saiakera (Euskal Elerti 69. Kriselu, 1969) eman niola irakurri zezan. Eta, irakurri ostean, zera esan zidan harrituta: Hau da dana? Ez dago ganorazko euskaldunik hau aittuko ez dabenik¡ Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
