X.
El 11/11/2005, a las 10:47, Asier Sarasua escribió:
> Talibana izan nahi baduzu, rigore linguistiko apur bat (jo,
> Gerrikagoitia ematen dut).
Autsi
Oingoz batuko grafiaz; laster pasauko juat Lapurtar klasikora,
Gerrikagoitia :-)
a.
---------------
A amaieradun berbak
Hauxe dugu mendebaleko hizkeren ezaugarri fonologiko berezi
bakarretakoa. Hitz amaieran -a duten hitzei nominatibo singularreko
mugatzaile-marka gehitzen zaienean, erroa disimilatu egiten da, a+a>ea.
Bilakaera orokor horrek bigarren mailako hainbat aldaera ditu
azpieuskalkiaren arabera. Horrela: a + a = ea > ia > ie > i. Hau da:
alabaa > alabea > alabia > alabie > alabi.
Ezaugarri horrek mendebal osoa hartzen du, eta Gipuzkoako bizkaiera
gaindituz, Itziar, Azpeitia eta Goierriraino heltzen da (Zuazo, 1995).
Eibarren, bi disimilazio gertatzen dira eta, beraz, -a + -a > ea > ia:
alaba + -a > alabia
umekerixa + -a > umekerixia
okela + -a > okelia
Nominatiboko mugatu singularrean moduan, berdin egiten dute kasu-marka
singular guztiek: ergatiboak, datiboak eta genitiboak (eta baita
genitibo-markaren gainean eraikitzen direnek ere):
alaba + -(a)k > alabiak
umekerixa + -(a)ri > umekerixiari
okela + -(a)n > okelian (okelaren)
taberna + -(a)kin > taberniakin (tabernarekin)
aista + -(a)ndako > aistiandako (ahizparentzako)
Hala ere, kontuan izan behar da kasu-marken pluralekin eta beste
postposizio-markekin (leku-denborazkoekin, partitiboarekin eta
prolatiboarekin) ez dela berdina gertatzen, eta ez zaiela -i- eransten.
Izan ere, horrelakoetan ez dago mugatzaile singularreko markarik eta,
ondorioz, ezin disimilaziorik gertatu.
errota + ak > errotak
errota + n > errotan
errota + tik > errotatik
errota + ra > errotara
errota + ko > errotako
errota + rutz > errotarutz
errota + tzat > errotatzat
...
Kontu horrek garrantzi handia du, azken urteotan Eibarko euskarara
hurreratzeko ahaleginetan sarri entzuten direlako gazteen artean
horrelako egitura okerrak:
beran *alabiak etorri dira (vs. alabak)
astua *errotian dago (vs. errotan)
Kontuan izan, era berean, ama, aita, ugazaba, aitajauna, jauna, amama
eta antzeko berbek ez dutela mugatzailerik hartzen. Esate baterako:
mgg bost uesaba euki dittu taillar onek igestik ona
mg sing. Solac-eko uesaba ikusi juat Urkusutik gora
Baina ama-ren kasuan, normal deklinatzen da 'animalien ama' esangura
duenean:
gure txarriamiak bost txarrikuma euki dittu oinguan
Eibarko euskarak ondo gorde izan ditu beste hizkera batzuetan galdu
diren -a itsatsi gehienak, ziurrenik, aurreko ezaugarri horren ondorioz.
Adibidez: gausa, arrautza, abixa, ferixa, animalixa, atxakixa, fristixa,
txarrikerixa, tontokerixa, jakitturixa, famelixa... eta mailegatutako
beste mordoa: memorixa, industria, farmasia... Horiek guztiak ere normal
deklinatzen dira. Kasu batzuetan, amaierako bokal hori galtzen ari da
gazteen artean, esate baterako, giltz, kate, are (‘hondar’)... baina
hiztun nagusi batzuek oraindik ere giltzia, kataia eta ar(e)ia ere
erabiltzen dituzte mugagabean. Anaia hitzaren kasuan erabat galdu da -a
itsatsia, eta anai esaten dute eibartar guztiek.
---------------
<ATT52491.txt>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
