Elenak:
<Orain dela urte batzuk juez batek argi asko laga zezkun eskubide-
<betebehar dikotomia hori Tolosako epaitegian:
<bi abokatuak eta prokuradoreak, euskaldunak. Bi parteak euskaldunak.
<Parteetariko bat euskaraz berbetan hasi zen:
"Usted tiene el derecho de hablar en euskara, pero la juez, que soy yo, no
tiene la obligación de entenderle".
-- Nik be oin dala urte batzuk trafiko-auzixa euki neban Arrasateko
basarrittar bateaz Bergarako epaitegixan, eta jueza edo izan ezik, danok
giñan euskaldunak.
Iazkuan euki neban aukeria Euskal Autonomi Erkidegoko juezen buru-burueaz
batzartzeko eta, alkarreaz aztertu biharreko beste zenbait gairen artian,
euren sektore horren euskalduntze-ahalegiñak azaltzen hasi ziranian, neri
Bergaran gertautakua kontau netsen. Baitta euren patxada geldua nabarmendu
be, ze udal-plenuak euskera hutsian eitten diran herrian, juizioak ostera
erderaz izaten jarraitzen daben. Hau da, politika-arlua herrixari egokittu
jakon bittartian, justizia-arluak lehengo lepotik jarraitzen dabela.
Euren alde esan bihar dot lotsatu ein zirala.
Amatiño
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]